Joxe Ramon Zubimendi Imaz

Joxe Ramon Zubimendi Imaz

Bizitza
JaiotzaUsurbil, 1952ko azaroaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2024ko abuztuaren 8a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Inguma: jose-ramon-zubimendi

Joxe Ramon Zubimendi Imaz[oh 1] (Usurbil, Gipuzkoa, 1952ko azaroaren 11 - 2024ko abuztuaren 8a) [1] euskal idazlea eta hizkuntza-aholkularia izan zen. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1996an.[2]

Bizitza

1980. urteaz geroztik lan handia egin zuen euskarazko hedabideetan euskararen kalitatea eta egokiera ikuskatzen eta bideratzen, hizkuntza-arduradun, bikoizketa-zuzendari, gidoigile, aktore, itzultzaile, esatari eta gainbegirale lanetan. Euskadi Irratiak eta HABEk eragindako Antzoki iluna sailaren zuzendari izan zen; sail horretan Bernardo Atxagaren nobelak irratirako egokitzen eta irratsaio horiek zuzentzen egindako lanagatik, 1990ean Argia Saria eskuratu zuen.

Irakasle-lanetan ere aritu zen, eta Idazkera liburua (1993) idatzi zuen. Euskaltzaindiko Jagonet kontsulta- eta aholku-zerbitzuaren arduradun izan zen.

2024ko abuztuan hil zen, 71 urte zituela.[3]

« Euskara egokia ulerterraza da; baina euskara ulerterraza ez da egiten erraza. Euskara ulerterraza argia da, eta oso landua izan ohi da. Euskara erraza, aldiz, oso pobrea izan daiteke. Hortaz, ez nahastu bata bestearekin. »

Joxe Ramon Zubimendi[3]


Euskaltzain urgazlea

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1996ko martxoaren 29an, eta Euskaltzaindiaren batzorde hauetan parte hartu zuen:[4]

  • Herri Literatura (1997-2017),
  • Jagon saila (1997-1999),
  • Corpusa (1999-2009),
  • Komunikabideen lantaldea (2001-2003)

Euskaltzaindiako Jagonet kontsulta- eta aholku-zerbitzuaren arduraduna izan zen. JAGONET hizkuntzaren gaineko kontsulta-zerbitzu bat da, Akademiak Internet bidez herritarren esku jartzen duena. Zerbitzuaren helburua da euskararen erabilera zuzena eta egokia sustatzea, eta haren ardura hizkuntza-argibideak plazaratzea eta herritarrek hizkuntzari buruz bidalitako galderei erantzutea. Bi bide ditu erabiltzaileak hizkuntza-zalantzak argitzeko: horiek datu-basean bilatzea eta, erantzunik aurkitu ezean, galdera egitea.[5]

Obra

Lau ataletan sailkatu daiteke Zubimendiren obra: liburuak, katalogoak, egokitu zituen obrak, eta bideo dokumentalak. [6]

Liburuak

  • Joxe Ramon Zubimendiren Ortotipografia.liburua. Hitz elkarketa eta marratxoa. (2004)
    Idazkera-liburua / Joxe Ramon Zubimendi, Pello Esnal ; Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila. (1991)
  • Jokaera-liburua : euskara, kultura, estiloa eta komunikazioa / Joxe Ramon Zubimendi. (1995)
  • Bidezkoak : (1994-1996) kazetari-lanak : Donostiako "El Diario Vasco" periodikoan, "Bidezkoak" izeneko zutabean, argitaratuko iritzi-artikuluak ;
  • Irakurbideak / Joxe Ramon Zubimendi, Pello Esnal. (1997)
  • Udal-agiriak : Euskal Herriko udaletxeetan gehien erabiltzen diren 80 agirien ereduak / Joxe Ramon Zubimendi. (1999)
  • Zubieta, mila urteko herria / Joxe Ramon Zubimendi. (2000)
  • Joxe Artetxe (1906-1971) / egileak, Joxe Ramon Zubimendi, Mikel Atxaga ; [Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza]. (2001)
  • Ortotipografia / Joxe Ramon Zubimendi. (2004) Ortotipografia.
  • Gipuzkoa : Mari-lur = tierra de Mari / Joxe Ramon Zubimendi. (2009)
  • Txerokiak denbora pasa / Joxe Ramon Zubimendi. (2016)

Katalogoak

  • Euskal idazleak = Basque writers = Escritores en lengua vasca / katalogoa, Joxe Ramon Zubimendi. (1998)
  • Euskal haur eta gazte literaturaren irudigileak = Ilustradores de literatura infantil-juvenil en lengua vasca = Illustratorsof Basque Children's and Young People's Literature / katalogoa, Joxe Ramon Zubimendi. (1998

Egokitzaile gisa

  • Hamabost egun Urgainen / eleberria, Jose Antonio Loidi ; egokipena, Joxe Ramon Zubimendi.  (1991)
  • Antonio Maria Labaien
    Petrikilo / antzerkia, Antonio Maria Labaien ; egokipena, Joxe Ramon Zubimendi. (1993)
  • Gizon bizarpeitutik eta emazte bizartsutik_ : 1-2. atalak / antzerkia, Antonio Maria Labaien ; egokipena, Joxe Ramon Zubimendi. (1993)
  • Euskal eguna / antzerkia, Antonio Maria Labaien ; egokipena, Joxe Ramón Zubimendi. (1993)
  • Jokoa ez da errenta / antzerkia, Antonio Maria Labaien ; egokipena, Joxe Ramón Zubimendi. (1993)
  • Malentxo, alargun / antzerkia, Antonio Maria Labaien ; egokipena, Joxe Ramon Zubimendi. (1993)
  • Osaba / jatorrizkoaren egilea, Toribio Altzaga (1926) ; egokitzailea, Joxe Ramon Zubimendi (1994)
  • Burduntzia / jatorrizkoaren egilea, Toribio Altzaga ; egokitzailea, Joxe Ramon Zubimendi. (1994)
  • Aterako gara / jatorrizkoaren egilea, Toribio Altzaga ; egokitzailea, Joxe Ramon Zubimendi. (1994)
  • Txantxangorri kantaria / jatorrizkoaren egilea, Salbador Zapirain "Ataño" ; egokitzailea, Joxe Ramon Zubimendi. (1995)
« Zuzentasunak laguna behar du osagarri: egokitasuna »

Joxe Ramon Zubimendi[3]


Bideo eta dokumentalak

  • Don Joxe Migel Barandiaran, ehun urte [Bideoa] / editorea, Martin Ibarbia ; errealizadorea, Iñigo Urreaga ; gidoi literarioa, Joxe Ramón Zubimendi ; [ekoizlea] Orio Produkzioak. (1989)
  • Gipuzkoa beso zabalik = con los brazos abiertos / Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkoa ; errealizazioa, Martin Ibarbia, Rosa Lerchundi ; gidoi literarioa, Jose Ramon Zubimendi. (1990)
  • Labaien, hitz bitan : dokumentalaren gidoia / Joxe Ramon Zubimendi. (1997)
  • Gipuzkoa mundi. 1, director = zuzendaria, Joxe Ramon Zubimendi Imaz. (2006)
  • Gipuzkoa mundi. 2, director = zuzendaria, Joxe Ramon Zubimendi Imaz. (2007)
  • Gipuzkoa mundi. 3, director = zuzendaria, Joxe Ramon Zubimendi Imaz. (2007)
  • Gipuzkoa mundi. 4, director = zuzendaria, Joxe Ramon Zubimendi Imaz ; textos = idazlanak, Joxe Artetxe. (2007)
  • Gipuzkoa mundi. 5, director = zuzendaria, Joxe Ramon Zubimendi Imaz ; textos = idazlanak, Juan A. Urbeltz... [et al.]. (2007)

Oharrak

  1. Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Imaz formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Imatz idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Agirre, Jon. (2024-8-9). «Joxe Ramon Zubimendi idazle eta hizkuntzalaria hil da» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-8-10).
  2. «Zubimendi Imaz, Joxe Ramon» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).
  3. a b c Iraola, Arantxa. (2024-08-08). «Joxe Ramon Zubimendi irakasle eta itzultzailea hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  4. «Zubimendi Imaz, Joxe Ramon» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).
  5. «JAGONET» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).
  6. «Bilaketaren emaitzak - Zubimendi, Joxe Ramon, (1952-) :: Library Catalog» www.kmliburutegia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).

Kanpo estekak

  • Jose Ramon Zubimendi: Ortotipografia. Eusko Jaurlaritza - Euskara Zerbitzua. Gasteiz. 2004.
  • Joxe Ramon Zubimendi Inguma datu-basean.
  • (Gaztelaniaz) Zubimendi Imaz, José Ramón Auñamendi Entziklopedia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260736
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 107553980
  • ISNI: 0000000115800164
  • BNE: XX4729750
  • LCCN: n94085736
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 130561
  • Lur: 06271/eu_z_1944/z1944
  • Wd Datuak: Q12260736