Josefa Benítez Guzmán
Josefa Benítez Guzmán | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Josefa Benítez Guzmán |
Jaiotza | Bartzelona, 1969ko abuztuaren 30a (55 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Programa ADOP (en) |
Hizkuntzak | katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Parte-hartzailea |
Josefa Benítez Guzmán, ezagunagoa Pepi Benítez izenez (Bartzelona, Katalunia, 1969ko abuztuaren 30a) kataluniar kirolaria da. Errepideko eta pistako modalitateetan egokitutako txirrindularitzan lehiatu da.[1][2] Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta 2012an 2. postua lortu zuen.[3]
Biografia
Txikitatik, gaixotasun genetiko batek ikusmena pixkanaka galtzera eraman zuen. Hamahiru urterekin bizikletan ibiltzeari utzi behar izan zion, distantziak kalkulatu ezin baitzituen. Zazpi urte geroago, Josefa Benítezek bere buruari bigarren aukera bat ematea erabaki zuen eta tandemean ibiltzen saiatu zen. Bitartean, beste kirol-espezialitate batzuetan ere aritu zen, hala nola igeriketan, esgriman eta lasterka.[1][4][5]
Txirrindulari ibilbidea
Udako Paralinpiar Jokoak
2012ko Londresko Udako Paralinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen ibilbide-proban (B maila).[6]
Palmaresa
Paralinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Postua | Proba |
2012 | Londres (Erresuma Batua) | 2.a | B errepidea |
Erreferentziak
- ↑ a b Fichas de Deportistas en los Juegos Paralímpicos de Londres 2012. Consejo Superior de Deportes.
- ↑ «JOSEFA BENITEZ GUZMAN | Paralímpicos» www.paralimpicos.es (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
- ↑ ISSN http://federemo.org/wp-content/uploads/2023/05/Convocatoria-Equipo-Paralimpico-del-28-mayo-11-junio-Sevilla-Gavirate.pdf..
- ↑ Observatori Català de l'Esport OCE INEFC. Observatoridelesport.cat.
- ↑ El paralímpico extremeño Enrique Floriano recibe la Medalla de la Real Orden al Mérito Deportivo. Region Digital.
- ↑ [http://www.rtve.es/deportes/20120908/josefa-benitez-noriega-logran-plata-tandem-femenino/562140.shtml Paralímpicos Londres 2012-Ciclismo Josefa Benítez y Noriega logran la plata en tándem femenino. ] RTVE.
Kanpo estekak
- Datuak: Q5936550