Jigme Namgyel Wangchuck
Jigme Namgyel Wangchuck | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lingkana Palace (en) , 2016ko otsailaren 5a (8 urte) |
Herrialdea | Bhutan |
Familia | |
Aita | Jigme Khesar Namgyel Wangchuck |
Ama | Jetsun Pema |
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | House of Wangchuck (en) |
Jarduerak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Vajrayāna |
Jigme Namgyel Wangchuck —dzongkhaz: འཇིགས་མེད་རྣམ་རྒྱལ་དབང་ཕྱུག་— (Thimphu, 2016ko otsailaren 5a) Bhutango printze oinordekoa da. Druk Gyalsey (Dragoi Printzea) titulua du[1][2].
Jigme Khesar Namgyel Wangchuck erregearen eta Jetsun Pema erreginaren seme zaharrena da[3]. 2016ko otsailaren 5ean jaio zen Lingkana jauregian.
Bere izena 2016ko apirilaren 16an ezagutarazi zuten, Zhabdrung Kuchoe jaian.
Printzearen omenez, 108.000 zuhaitz landatu zituzten boluntario askok.
2020ko martxoaren 19an, bere anaia, Jigme Ugyen Wangchuck printzea, jaio zen Lingkana jauregian, eta 2023ko irailaren 9an, arreba, Sonam Yangden Wangchuck printzesa.
Genealogia
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Felicitations upon the Royal Birth of The Druk Gyalsey» Ministry of Agriculture and Forests 2016/02/06 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016/04/26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tiburcio, Núria. «La moda infantil española llega a la familia real de Bután de la mano del Gyalsey» Vanitatis 2017/01/10.
- ↑ (Ingelesez) «The Wangchuk Dynasty» Royal Ark.
Kanpo estekak
- Datuak: Q22985938
- Multimedia: Jigme Namgyel Wangchuck / Q22985938