Jens Lurås Oftebro
Jens Lurås Oftebro | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oslo, 2000ko uztailaren 21a (24 urte) |
Herrialdea | Norvegia |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | norvegiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | Nordic combined skier (en) eta eski jauzilaria |
Jens Lurås Oftebro (Oslo, 2000ko uztailaren 21a) eskiatzaile norvegiarra da. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan bi domina eskuratu ditu Konbinatu nordikoko proban, urrezkoa taldean eta zilarrezkoa bakarka[1].
Ibilbidea
2017an hasi zen Munduko Gazte mailako txapelketan lehiatzen eta hurrengo urteetan hainbat domina lortu zituen, urrezkoa 2021ean.
2022ko Pekingo Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen taldeko proban[2] eta zilarra eskuratu zuen bakarka malda handian, herrikide duen Jørgen Graabaken atzetik.
Anaia zaharragoa den Einar Lurås Oftebro ere Olinpiar Jokoetan aritu zen konbinatu nordikoan.
Txapelketak
Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Pekin ( Txina) | 01 ! | Taldeka malda handia/4 x 5 km |
2022 | Pekin ( Txina) | 02 ! | Bakarka malda handia/10 km |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2021 | Oberstdorf ( Alemania) | 01 ! | Taldeka malda handia/4 x 5 km |
2021 | Oberstdorf ( Alemania) | 03 ! | Bakarka malda ertaina/10 km |
Munduko txapelketak (Gazte mailan) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Kandersteg ( Suitza) | 03 ! | Taldeka malda handia/4 x 5 km |
2019 | Lahti ( Finlandia) | 02 ! | Taldeka malda handia/4 x 5 km |
2019 | Lahti ( Finlandia) | 03 ! | Bakarka malda ertaina/10 km |
2020 | Oberwiesenthal ( Alemania) | 01 ! | Bakarka malda ertaina/10 km |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q47478268
- Multimedia: Jens Lurås Oftebro / Q47478268