Jennie (abeslaria)
Jennie (abeslaria) | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | 김제니 |
Jaiotza | Gangnam District (en) , 1996ko urtarrilaren 16a (28 urte) |
Herrialdea | Hego Korea |
Bizilekua | Cheongdam-dong (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cheongdam Middle School (en) ACG Parnell College (en) Waikowhai Intermediate School (en) Cheongdam High School (en) |
Hizkuntzak | koreera ingelesa japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | raperoa, modeloa, egile abeslaria, dantzaria, ekoizlea, estudioko musikaria eta kantugilea |
Pisua | 45 kilogramo |
Altuera | 163 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi |
Kidetza | Blackpink |
Genero artistikoa | K-popa dance popa hip hop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | YG Entertainment (en) |
- Hau korear izena da, abizena Kim du.
Kim Jennie (Hangul: 블랙핑크; Cheongdam-dong; Seul, 1996ko urtarrilaren 16a), Jennie izen sinplez ezaguna, Hego Koreako abeslari, rap-kantari, dantzari, modelo eta aktorea da.[1] YG Entertaiment diskografiak 2016an sortutako Blackpink abeslari taldearen kidea da. 2018ko azaroaren 12an bere bakarkako debuta egin zuen «Solo» izeneko abestiarekin.
Lehen urteak
1996ko urtarrilaren 16an jaio zen, Cheongdam-dong, Seul, Hego Korean.[2] Bederatzi urte zituela bere familiarekin Australiara eta Zeelanda Berrira bidaiatu zuen. Bere aita ospitale baten jabe da eta bere ama CJ E&M konpainiaren akziodun da.[2][3]Zeelanda Berrira iritsi zirenean, amak han bizitzeko iradoki zien.[4] Handik urtebetera, Aucklandera bidali zuten, familia batekin, ACG Parnell Collegera joateko eta bertan hizkuntza ikasteko.[2] 2006an, MBC telebista-kateko English, Must Change to Survive dokumentalean agertu zen; han, hizkuntzaren inguruan eta Zeelanda Berrian izandako esperientzia kontatu zituen.[5]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «5 things you didn’t know about K-pop’s Jennie of Blackpink» South China Morning Post 2020-04-21 (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Who is Jennie? Everything You Need to Know» www.thefamouspeople.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «What does Jennie spend her millions on now that Blackpink has gone global?» South China Morning Post 2020-11-12 (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «BLACKPINK's Jennie Reveals The Real Reason She Left Korea For New Zealand» Koreaboo 2017-12-12 (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «BLACKPINK's Jennie Actually Made Her TV Debut When She Was 10 Years Old» Koreaboo 2018-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
Kanpo estekak
- Datuak: Q26262599
- Multimedia: Jennie Kim / Q26262599