Jéssica Bouzas Maneiro

Jéssica Bouzas Maneiro

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaVilagarcía de Arousa, 2002ko irailaren 24a (21 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Bakarka i/g220–107
Binaka i/g41–38
Rankinga60 tennis singles (en) Itzuli (2024ko irailaren 9a)
201 tennis doubles (en) Itzuli (2023ko urtarrilaren 9a)
 

Instagram: jessibouzas Edit the value on Wikidata

Jéssica Bouzas Maneiro (Villagarcía de Arosa, Pontevedra, Galizia, 2002ko irailaren 24a) pontevedrar tenislaria da.[1]

Bizitza

Bost urterekin hasi zen tenisean jokatzen jaioterriko Villagarcia de Arosako Club de Tenis y Pádel El Rialen, hamahiru urterekin La Nuciako Ferrer Tenis Akademiara joan baino lehen.[2]

Tenislari ibilbidea

2020ko abenduan jokatu zuen Bouzas Maneirok bere bakarkako lehen finala, Cambadosen (Pontevedra, Galizia), eta Conny Perrin suitzarrak irabazi zion.[3] Bere lehen final profesionalean bigarren amaitu eta hilabetera, 2021eko urtarrilean, Bouzas Maneirok bere lehen bakarkako titulua irabazi zuen Kairon (Egipto), 15.000 dolarreko ekitaldian. Chantal Škamlová jokalari eslovakiarrari irabazi zion finalean.[4] Astebete geroago, bakarkako beste titulu bat irabazi zuen Kairon. 2021eko martxoan finalean sartu zen, Gonessen (Frantzia). Astebete geroago, Le Havren (Frantzia), Léolia Jeanjean frantziarraren aurka galdu zuen final-laurdenetan.[5] Txapelduna izan zen Greziako Heraklion hirian, 2021ean, eta Madrilen jokatu zuen finala.

2022ko otsailean txapeldun izendatu zen Valentziako Erkidegoko Villenan (Espainia), finalean Ashley Lahey estatubatuarrari irabazi ostean.[6] Hilabete geroago, urteko bere bigarren txapelketa irabazi zuen, Palmanovan.[7] 2022ko maiatzean Platja d'Aro-n $25k-ko finalean sartu ostean, Guiomar Maristany herrikidearen aurka galdu zuen.[8]

2022ko ekainaren amaieran brontzezko domina bat irabazi zuen banakakoetan, eta urrezko domina binakakoan, Mediterraneoko Jokoetan, Oranen (Aljeria). Binakakoan, Guiomar Maristany herrikidea bikotelagun zuela, irabazi egin zuen Francesca Curmi eta Elaine Genovese Maltako bikotearen aurka.[9]

2023an lortu zuen grand slam bateko azken taulara sartzea, bere ibilbidean lehen aldiz, atarikoa gainditu ostean. 2023ko Wimbledongo Txapelketan jokatu zuen lehen kanporaketa Anhelina Kalínina ukrainarraren aurka.

2024ko martxoan ordura arteko titulurik handiena lortu zuen, Antalyako (Turkia) WTA 125 jasotzean, Irina Camelia Begu errumaniarraren aurka, 6-2, 4-6 eta 6-2ko emaitzaz. Emaitza horrekin 104. postura igo zen eta top100ean sartzetik oso gertu geratu zen. Hilabete geroago, apirilean, Zaragozako ITF 100eko finala jokatu ostean, bere ibilbidean lehen aldiz top100ean sartzea lortu zuen, munduko 90 jokalari onenen artean kokatuz.

Urte horretan bertan, gora egiten jarraitu zuen sailkapenean, eta Wimbledongo Txapelketako lehen txandan une horretako txapeldunari eta munduko 6.a zen Markéta Vondroušovári irabazi zion; ordura arteko bere garaipenik handiena izan zen, eta Grand Slam bateko lehena.[10]

2024an WTA sailkapeneko 83. postuan egon zen tenislari galiziarra.

WTA 125s tituluak

Banakakoa (1)

E.XXX Data Txapelketa Azalera Aurkaria Emaitza
1 2024ko martxoaren 31 Antalya Buztina Irina-Camelia Begu 6-2, 4-6, 6-2

ITFren tituluak

Banakakoak: 11

Sariak
USD 100,000 txapelketak
USD 80,000 txapelketak
USD 60,000 txapelketak
USD 25,000 txapelketak
USD 15,000 txapelketak
USD 10,000 txapelketak
Azalera
Gogorra (5)
Buztina (6)
Belarra (0)
Karpeta (0)
Zenbakia Data Txapelketa Maila Azalera Aurkaria Emaitzaa
1. Urtarrila 2021 ITF Kairo, Egipto 15,000 Buztina Chantal Škamlová 7–5, 4–6, 6–4
2. Urtarrila 2021 ITF Kairo, Egipto 15,000 Buztina Anastasia Nefedova 6–0, 6–0
3. Ekaina 2021 ITF Heraklion, Grezia 15,000 Buztina María José Portillo Ramírez 6–3, 6–0
4. Otsaila 2022 ITF Villena, Espainia 15,000 Gogorra Ashley Lahey 6–2, 6–1
5. Martxoa 2022 ITF Palmanova 15,000 Gogorra Yvonne Cavalle Reimers 6–4, 6–1
6. Uztaila 2022 ITF Aschaffenburg, Alemania 25,000 Buztina Katharina Hobgarski 6–1, 6–2
7. Urria 2022 ITF Sibenik Kroazia 25,000 Buztina Leyre Romero 6–3, 6–3
8. Urria 2022 ITF Quinta do Lago, Portugal 25,000 Gogorra Tara Würth 7–5, 5–4, ret.
9. Uztaila 2023 ITF Roma, Italia 60,000 Buztina Raluca Șerban 6-2, 6–4
10. Urtarrila 2024 ITF Porto, Portugal 75,000 Gogorra Maja Chwalinska 3–6, 6–0, 6–4.
11. Otsaila 2024 ITF Morelia, Mexiko 50,000 Gogorra Hailey Baptiste 6–7 (11), 1–6, 7–6 (1)

Bikoitzak: 4

Sariak
USD 100,000 txapelketak
USD 80,000 txapelketak
USD 60,000 txapelketak
USDko txapelketak 25,000
USDko txapelketak 15,000
USD 10,000 txapelketak
Azalera
Gogorra (0)
Buztina (4)
Belarra (0)
Karpeta (0)
   Data    Txapelketa Maila Azalera Lankidea Aurkariak Emaitzaa
Apirila 2022 ITF Oeiras, Portugal 25,000 Buztina Guiomar Maristany Francisca Jorge

Matilde Jorge

3–6, 6–4 [10–8]
Uztaila 2022 ITF Getxo, Espainia 25,000 Buztina Leyre Romero Gormaz Park So-hyun

Sapfo Sakellaridi

7–5, 6–0
Abuztua 2022 ITF San Bartolomé de Tirajana, Espainia 60.000 Buztina Leyre Romero Gormaz Lucía Cortez Llorca
Rosa Vicens Mas
1–6, 7–5, [10–6]
Iraila 2022 ITF Marbella, Espainia 25,000 Buztina Leyre Romero Gormaz Julia Riera
Daniela Seguel
6–4, 6–2

Ordezkaritza nazionala

Bouzasek 2022ko Mediterraneoko Jokoetan egin zuen debuta, Espainia ordezkatuz, eta brontzezko domina irabazi zuen emakumezkoen banakakoan, eta urrezko domina binakakoan, Guiomar Maristanyrekin batera.

Banakakoak: 1 (brontzezko domina)

Emaitza    Data    Txapelketa Azalera Aurkaria Emaitza
Brontzea Ekaina 2022 Mediterraneoko Jokoak, Oran, Aljeria Buztina Chiraz Bechri Daturik gabe

Bikoitzak: 1 (urrezko domina)

Emaitza    Data    Txapelketa Azalera Bikotea Aurkariak Emaitza
Urrea Ekaina 2022 Mediterraneoko Jokoak, Oran, Aljeria Buztina Guiomar Maristany Francesca Curmi
Elaine Genovese
6–3, 6–2

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Quién es Jessica Bouzas, la tenista gallega de 21 años que ha dado la sorpresa en primera ronda de Wimbledon» Diario ABC 2024-07-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
  2. «ENTREVISTA A JESSICA BOUZAS» Revista eSmás.
  3. «Jessica Bouzas Maneiro subcampeona del ITF Ciudad de la Raqueta» www.fgtenis.net.
  4. «BOUZAS MANEIRO CLAIMS FIRST PRO SINGLES TITLE AT W15 CAIRO» www.itftennis.com.
  5. «Jéssica Bouzas cae apeada en Le Havre por la francesa Jeanjean» www.farodevigo.es.
  6. «Jéssica Bouzas gana su primer torneo del año barriendo de la pista a la estadounidense Ashley» www.lavozdegalicia.es.
  7. «Jessica Bouzas campeona del W15 Palmanova» www.fgtenis.net.
  8. «Guiomar Maristany gana el internacional de Platja d'Aro ante Jessica Bouzas» www.rfet.es.
  9. «Tennis duo Curmi and Genovese settle for historic silver medal at Mediterranean Games» sportsdesk.com.
  10. «Jessica Bouzas hace historia: derrota a la campeona de Wimbledon y gana su primer partido en un grande» MARCA 2024-07-02.

Kanpo estekak

  • WTA profila (ingelesez)
  • ITF profila (ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q96069911
  • Commonscat Multimedia: Jéssica Bouzas Maneiro / Q96069911

  • Wd Datuak: Q96069911
  • Commonscat Multimedia: Jéssica Bouzas Maneiro / Q96069911