Izpi antikrepuskular
Izpi antikrepuskularrak izpi krepuskularren antzeko fenomeno optiko atmosferiko bat dira, baina eguzkiaren aurkako aldean agertzen dira zeruan. Izpi krepuskularrek zerua zeharkatu eta eguzkiaren aurkako aldeko puntu batean itxuraz bat egitean sortzen dira. Ez dira izpi krepuskularrak bezain maiz ikusten. Gehienetan egunsenti edo ilunabarrean izaten dira ikusgai.
Izpiek eguzkia dagoen aldean eta aurkakoan itxuraz bat egitea perspektiba efektu bat da. Izpi antikrepuskularrak ia paraleloak dira, baina perspektiba linealaren ondorioz eguzkiaren kokapenaren aurkako aldeko puntu batean bat egiten dutela ematen du.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
(Ingelesez) Atmospheric Optics: Anticrepuscular rays
- Datuak: Q2620282
- Multimedia: Anticrepuscular rays / Q2620282