Ixabel Agirresarobe
Ixabel Agirresarobe | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Usurbil, 1971 (52/53 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta ipuin-kontalaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Ixabel Agirresarobe Arzallus (Usurbil, Gipuzkoa, 1971) aktorea eta ipuin-kontalaria da.[1] Antzerki ikasketak egin zituen Donostiako Antzerti eskolan (1989-1993). Haurrentzako kale antzerkian aritu da Hankagorri eta Gorringo taldeekin. Beste hainbat lanetan ere parte hartu du; besteak beste, Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanean.
Ibilbidea
1991tik ipuinak kontatzen ditu. Batez ere haurrentzat, baina helduentzat eta familia osoarentzat ere saioak egin izan ditu. Bakarkako saioez gain Gorringo taldearen kontaketa gehienetan parte hartu du, Anjel Alkainekin eta Iñaki Agirrezabalekin batera.
ETB-1 telebista katean Ipupomamua saioan parte hartu zuen kontalari gisa.[2]
Filmografia
Antzerkia:
- Kutsidazu bidea, Ixabel (2003-2004)
- Literaktum (2016)
Telebista
- Wazemank (2005-2007)
- Brinkola (2009)
- Wazemank 2.0 (2009)
- Ipupomamua (2010)
Erreferentziak
- ↑ «Ixabel Agirresarobe» http://intujaiteatro.blogspot.com.es/ (Noiz kontsultatua: 2016-05-05).
- ↑ «Ipupomamua saioa» ETB1 Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunean eskuragarri.
Kanpo estekak
- «Ixabel Agirresarobe Arzallus», Galtzagorri Elkartearen webgunean.
- Datuak: Q25476695
- Multimedia: Ixabel Agirresarobe / Q25476695