Isabel Pardo de Vera Posada

Isabel Pardo de Vera Posada

Irudi gehiago
estatu-idazkari

2021eko uztailaren 27a - 2023ko otsailaren 21a
lehendakari

2018ko ekainaren 29a - 2021eko uztailaren 27a
Juan Bravo Rivera (en) Itzuli - María Luisa Domínguez González (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaLugo, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Galizia
Familia
AitaGerardo Pardo de Vera
AmaAna Luisa Posada
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaCoruñako Unibertsitatea 2001eko uztaila) : Herri-lan ingeniaritza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbideetako ingeniaria

LinkedIn: isabel-pardo-de-vera-posada-348029177 Edit the value on Wikidata

Isabel Pardo de Vera Posada (Lugo, Galizia, 1975) lugoar ingeniari eta zuzendaria da.[1] Espainiako Gobernuko Garraioen, Mugikortasunaren eta Hiri Agendaren Estatuko idazkaria izan zen 2021etik 2023ra, Asturias eta Kantabriako tren-tunel arazoengatik dimititu baitzuen. Aurretik, 2018ko ekainetik 2021eko uztailera bitartean, Adif enpresa publikoko burua izan zen.[2][3][4]

Biografia

Aita Gerardo Pardo de Vera Díaz da, Aliantza Popularreko militantea izan zen eta Becerreako lehen alkatea izan zen1979an sistema demokratikoa berrezarri ondoren,. Ama Ana Luisa Posadaren da. Ana Pardo de Vera kazetariaren ahizpa gazteena da.

Coruñako Unibertsitateko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan amaitu zituen bide, ubide eta portuetako ingeniaritza-ikasketak 2001ean. 2002tik 2007ra bitartean, Sondeos, Estructuras y Geotecnia, S.A.n (SEG) eta INECOn lan egin zuen. 2007an Adif-en sartu zen, eta Enpresaren Kontinentearteko Goi Mailako Hezkuntzako Institutuko (IESIDE) "Executive MBA - Ziklo Operatiboa" programa akademikoak 2007an eta ESADE Business Schooleko "ADIF kudeatzaile berriak" 2009an osatu zituen.

Lan ibilbidea

2015. urtean Pontevedrako Diputazio Probintzialeko Mugikortasun eta Azpiegitura zuzendari izendatu zuten, eta 2016. urtean ADIFera itzuli zen.

Asturias eta Kantabriako tren-tunel arazoak

2018ko ekainean, Adif erakunde publikoko presidente izendatu zuten, eta kargu hori 2021eko uztailaren bukaerara arte bete zuen, Raquel Sánchez Jiménez garraio-ministro berriak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Estatu idazkari izendatu zuenean.

2023. urtearen hasieran jakinarazi zen hogeita hamar bat tren berri (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) diseinatu eta fabrikatzeko kontratua esleitu zitzaion enpresa konturatu zela eskatutako neurriak ez zirela zuzenak, eta diseinatutako trenak ez zirela sartuko Asturias eta Kantabriako eskualdeetako tuneletatik. Gertaera horien berri izan eta gero, Garraio Sailak kritika handiak jaso zituen, bai oposiziokoengandik bai Espainiako bi eskualde horietako gobernukoengandik, eta irtenbideak eta erantzukizunak hartzea eskatu zen.

Horren ondoren, Renfe eta Adif enpresa publikoek Renfe Bidaiarientzako Materiala Kudeatzeko Arloko gerentea eta Trenbideko Ikuskapen eta Teknologia burua kaleratu zituzten, hurrenez hurren. 2023ko otsailaren 20an Garraioko estatu-idazkaria zen Isabel Pardo de Vera Posadak dimititu egin zuen eta Isaías Táboas Renfeko presidenteak ere bai.[3][2]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2018ko Trenaren Monforte Saria .[5]
  • Madrilgo Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak 2019ko Elkargoko Goraipamenen ekitaldian emandako merezimenduaren domina.[6]
  • 2022an Vigoko Urrezko Domina.[7][8]

Erreferentziak

  1. Isabel Pardo de Vera, nueva presidenta de Adif Economía Digital. 28 de julio de 2018.
  2. a b Muñoz, Ramón. (2021-07-21). «Isabel Pardo de Vera será la nueva secretaria de Estado de Transportes en sustitución de Pedro Saura» EL PAÍS.
  3. a b «Isabel Pardo de Vera Posada, Presidente de la entidad pública empresarial Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF)» Ministerio de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana.
  4. (Gaztelaniaz) «Dimiten la secretaria de Estado de Transportes y el presidente de Renfe por los polémicos trenes que no entraban en los túneles» www.lasexta.com 2023-02-20 (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  5. «Isabel Pardo de Vera, premio Monforte al Ferrocarril de este año» La Voz de Galicia 2018-04-13.
  6. Publicado. Distinciones y Medallas Colegiales 2019 – Colegio de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos. .
  7. P. Currás, Víctor. (17 de marzo de 2022). Isabel Pardo de Vera recibirá la Medalla de Oro de la ciudad. Prensa Ibérica.
  8. (Gaztelaniaz) Currás, Víctor P.. (2022-03-24). «La secretaria de Estado de Transportes, Isabel Pardo de Vera, anuncia que padece cáncer» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q98398609
  • Commonscat Multimedia: Isabel Pardo de Vera / Q98398609

  • Wd Datuak: Q98398609
  • Commonscat Multimedia: Isabel Pardo de Vera / Q98398609