Irabelar

Irabelar
Irudi gehiago
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRanunculales
FamiliaRanunculaceae
LeinuaDelphinieae
GeneroaAconitum
Espeziea Aconitum napellus
L., 1753

Irabelar edo akonitoa (Aconitum napellus) urrebotoiaren familiako belar landarea da, zurtoin-zuzena, 1,5 m inguru luzea, eta hosto berde iraunkorrak dituena. Sustrai sendoak izaten ditu, arbiondoaren antzekoak, lorea aldiz txano baten antzeko estalkia duena, kolorez urdina eta hostoaren girten ondoan kokatua. Leku laiotz eta ospeletan hazten da berez, baina lorategietan ere ereiten da. Hostoetan eta sustraietan akonitina izeneko alkaloide toxiko batzuk ditu.

Akonitoa: hilgarria bezain ederra eta arrunta

Europako altuera moderatuko mendietan aurki daitekeen landarea da, Pirinioetan esaterako.

Irabelarra Ranunculacea generoko landare bat da eta Europako mendietan altuera moderatuan hazten da, normalean 1500 eta 2000 metro bitartean, nahiz eta garaiera handiagoko eremuetan aurki daitekeen. Eskuarki eremu hezeetan aurkitzen da, hala nola, ibai edo lakuen ertzetan.

Itxura koloretsua du, lore erakargarriak eta normalean moreak, uztailean agertu ohi direnak eta bere tamaina handia da (gutxi gorabehera, bere zurtoin zuzenak metro bateko altuera izan dezake), eta horregatik erraz ikusten da eta edozein mendizalerentzat eskuragarri dago.

Antzina, irabelarra helburu ilunetarako erabilia izan da, aurkariak hiltzeko edo janaria edo ura pozoitzeko. Espainian, “matalobos” izenez ezaguna, erabilera honengatik ere ezaguna zen. Espainian dokumentatutako lehen heriotza 1740 urtean gertatu zen Pirinioetako Setcases herrian (Girona). Artzain batzuek zurtoinak erabili zituzten burruntzi gisa ehizatu zituzten txori batzuk prestatzeko. Kontaktuarekin bakarrik, denak hil ziren.

Urteetan zehar beste kasu batzuk ere egon dira, hala nola, 1960an Pirinio Erdialdeko biziraupen-ariketetan hildako paraxutista konpainia batena, akonito sustraiak jan ondoren, edo irabelarra mendiko apioarekin nahastu zuen familia baten kasua (Melopospermum peloponnesiacum), tratamendua azkar hartu arren kide batzuk hil egin ziren.

Akonitoak toxikotasun neurologiko eta kardiako oso indartsua duten alkaloide sorta bat dauka. Izan ere, alkaloide horietako baten (akonitoa) mg bat irenstea nahikoa da 80 kiloko pertsona bat hiltzeko. Espainiako informazio Toxikologiko Zerbitzu Nazionalak 18 jakinarazpen jaso ditu azken 8 urteotan akonitoaren intoxikazioarengatik.

Akonito alkaloideak irentsi ondoren, hasierako sintomak normalean lehenengo 5-25 minutuetan agertu oi dira, hala nola, inurridura edo perioraleko erredura. Ondoren alterazio neurologikoak (obnubilazioa, ikusmen alterazioa, mugimenduaren alterazioak eta arnas geldialdia) eta/edo alterazio gastrointestinalak (oka, beherakoa). Kardiologia mailan ordu bat baino gutxiagoan arritmia bentrikularrak eta bihotz-arnas geldialdia eragin ditzakeen erritmo alterazioak gerta daitezke.

Ez dago antidotorik, larrialdietako eta zainketa intentsiboetako unitateak sintomak bakarrik trata ditzake. Pozoitze posibleak goiz antzematea eta larrialdi edo erreskate zerbitzuak azkar aktibatzea dira aukera bakarrak. Alkaloideen erdi-bizitza 3 ordukoa denez, zirkulazioa mantentzeko laguntza-teknika batzuk erabil daitezke, hala nola, gorputzez kanpoko zirkulazio-sistemak.[1]

Kontuan hartu beharrekoak

-Inoiz ez ukitu edo kendu akonitoa.

-Landarea ukitu duzula susmatzen baduzu, garbitu ondo kontaktu-eremua eta saihestu muki-mintzak edo gorputz-hobiak ukitzea.

-Pozoitze susmoa izanez gero, deitu 112ra susmo klinikoaren berri emanez. Alterazio neurologikoak gertatzen badira, biktima alboko segurtasun-posizioan utzi larrialdi-zerbitzuak iritsi arte.

Azpiespezieak

Flora Europaea-k bederatzi azpiespezie onartzen ditu:

  • Aconitum napellus subsp. napellus. hego-mendebaldeko Ingalaterra.
  • Aconitum napellus subsp. corsicum (Gáyer) W.Seitz. Korsika.
  • Aconitum napellus subsp. firmum (Rchb.) Gáyer. erdialdeko eta ekialdeko Europa.
  • Aconitum napellus subsp. fissurae (Nyár.) W.Seitz. Balkanetatik hego-mendebaldeko Errusiaraino.
  • Aconitum napellus subsp. hians (Rchb.) Gáyer. erdialdeko Europa.
  • Aconitum napellus subsp. lusitanicum Rouy. hego-mendebaldeko Europa.
  • Aconitum napellus subsp. superbum (Fritsch) W.Seitz. mendebaldeko Balkanak.
  • Aconitum napellus subsp. tauricum (Wulfen) Gáyer. ekialdeko Alpeak, hegoaldeko Karpatoak.
  • Aconitum napellus subsp. vulgare (DC.) Rouy & Foucaud. Alpeak, Pirinioak, iparraldeko Iberiar penintsula.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-7-11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Gaztelaniaz) Blasco Robert. (2023). Departamento de Anestesiologia, Hospital Vall d Hebrón, Iñigo Soteras Responsable del Área de salud FEDME.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q159218
  • Commonscat Multimedia: Aconitum napellus / Q159218
  • Wikispecies Espezieak: Aconitum napellus

  • Identifikadoreak
  • GND: 4205205-1
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 288557
  • Dyntaxa: 6
  • EOL: 596409
  • GBIF: 3033665
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=1347
  • IPNI: 707615-1
  • ITIS: 18419
  • UICN: 165155
  • NCBI: 112591
  • PlantList: kew-2619110
  • W3TROPICOS: 27100830
  • USDA Plants: ACNA
  • VASCAN: 8405
  • uBio: 447596
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: U0NQ8555JD
  • Wd Datuak: Q159218
  • Commonscat Multimedia: Aconitum napellus / Q159218
  • Wikispecies Espezieak: Aconitum napellus


  • i
  • e
  • a
Antzinako anestesia
Landare / animalia
Biografiak
Konposatuak