Iñigo Juaristi
Iñigo Juaristi | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Berango, 1968ko urriaren 20a (55 urte) | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||
|
Iñigo Juaristi Caballero (Berango, 1968ko urriaren 20a) bizkaitar futbol-entrenatzailea da, emakumezkoen taldeak entrenatzen aritzen dena. Espainiako lau liga irabazi zituen Athletic taldearekin eta Euskal selekzioko entrenatzailea ere izan da.
Ibilbidea
Bizkaiko hainbat emakumezkoen futbol talde entrenatu zituen harik eta Leioa lehen mailara igo eta Athletic bihurtu zen arte. Talde bilbotarrarekin lau liga irabazi zituen[1]. 2019an Bizkerre Futbol Taldera itzuli zen[1] eta 2021-22 denboraldian Lehen Nazionaleko txapelduna izango zen.
2022an Deportivo Alavés Gloriosas taldeak fitxatu zuen[2].
Emakumezkoen euskal selekzioko entrenatzailea ere izan da 2017 eta 2022 artean[3].
Taldeak
Hona hemen Iñigo Juaristik entrenaturiko taldeen hurrenkera:[4]
Taldea | Urteak | Ligak | Lorpenak |
---|---|---|---|
Bizkerre F.T. (Getxo) | 1988-1991 | ||
Sondika K.E. | 1994-2000 | Lehen maila | 3.a (hiru aldiz) |
Leioa K.E. | 2000-2002 | Euskal Liga | 1.a (Superligara igo) |
Athletic | 2002-2005 | Superliga (1. maila) | hiru liga garaipen |
Berango F.T. | 2005-2006 | ||
Athletic | 2006-2010 | Superliga (1. maila) | Liga garaipen bat |
Athletic-B | 2012-2015 | Bigarren maila | |
Bizkerre F.T. (Getxo) | 2019-2022 | ||
Deportivo Alavés Gloriosas | 2022- | Lehen maila |
Erreferentziak
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Juaristi, quien llevó al Athletic femenino a lo más alto, toma el mando del Bizkerre» El Correo 2019-06-11 (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iñigo Juaristi, presentado como nuevo entrenador del Deportivo Alavés Gloriosas | Alavés - Web Oficial» Iñigo Juaristi, presentado como nuevo entrenador del Deportivo Alavés Gloriosas | Alavés - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
- ↑ Iñigo Juaristik da Euskal Selekzioaren aukeratzaile berria – Euskadiko Futbol Federakundea | Federación Vasca de Fútbol. (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
- ↑ «Iñigo Juaristi | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
Kanpo estekak
- Fitxa - www.athletic-club.eus
- Datuak: Q116464948