Heli Rantanen
Heli Rantanen | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Lammi, 1970eko otsailaren 26a (54 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Finlandia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | xabalinaria eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 69 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 174 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heli Orvokki Rantanen, ezagunagoa Heli Rantanen izenez (Lammi, Finlandia, 1970eko otsailaren 26a) xabalina-jaurtiketan espezializatutako atleta finlandiarra da.[1][2][3][4]
Kirol ibilbidea
Olinpiar Jokoak
Finlandiaren ordezkari izan zen 1992ko Bartzelonako Udako Olinpiar Jokoetan eta 1996ko Atlantako Udako Olinpiar Jokoetan. Azken horietan txapeldun olinpikoa izatea lortu zuen. Urrezko domina 67,94 metroko jaurtiketarekin irabazi zuen, eta Louise McPaulek, sailkapeneko bigarrenak, baino bi metro pasatxo gehiago.[5] Rantanen izan zen atletismoko txapeldun olinpiko titulua lortu zuen lehen nordikoa.[5]
Munduko txapelketak
Bere kirol-ibilbidean, atletismoko munduko txapelketaren lau ediziotan eta Europako Txapelketaren bi ediziotan parte hartu zuen. 1995eko Munduko Txapelketan laugarren postua lortu zuen. [1][6]
Osasuna
Zenbait lesiok eragina izan zuten kirol karreraren azken urteetan. Depresioa ere jasan zuen, 2001. urtean, eta handik berreskuratu ahal izan zen.[7][8]
Erreferentziak
- ↑ a b «Heli RANTANEN | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ «Olympedia – Heli Rantanen» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ «Heli Rantanen» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ (Ingelesez) «Heli Rantanen - Wiki» Golden (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ a b «About: Heli Rantanen» dbpedia.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ «Heli Rantanen - Munzinger Biographie» www.munzinger.de (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ (Finlandieraz) «Mertaranta ja legendat: Olympiavoittaja Heli Rantanen avautuu masennuksestaan» www.iltalehti.fi (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ (Finlandieraz) «Juice Leskinen yllätti tuoreen olympiavoittajan hauskalla runolla – Heli Rantanen kertoo: ”Vain sävel puuttui”» Ilta-Sanomat 2020-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
Kanpo estekak
- Sporting-heroes.net - [1]
- Datuak: Q242087
Aurrekoa: Silke Renk | Xabalina jaurtiketan Olinpoar txapelduna 1996ko Atlantako Udako Olinpiar Jokoetan | Hurrengoa: Trine Hattestad |