Gazta-tarta
Gazta-tarta | |
---|---|
flan (en) , Tarta, pastel bete eta torte (en) | |
Materialak | irina arrautza gazta freskoa azukrea pie crust (en) |
Osagaiak | arrautza, esnea, azukrea eta krema |
Gazta-tarta[1] gazta nahastura osagai nagusi duen postrea da. Zenbait aldaera du baina bere osagaiak gazta, igurzteko edo gaztatxoak gazta gehien bat, azukrea, arrautzak, esne-gain likidoa, esnea. Osagai hauek mamitu eta gero oinarrirako gailetazko oinarri-orearen gainean jartzen dira.
Moussezko gazta-tarta
Euskal Herriko jatetxetan zerbitzatzen den azkenburuko nagusia da. Gazta moussez dago eginda eta gainetik mugurdizko marmeladarekin apainduta egoten da.
Osagaiak
- 200 ml igurzteko gazta
- 200 ml esne-gain likidoa
- 1,5 dezilitro esne (baso erdi)
- 3 arrain buztanak (poltsatxo gelatinak ere)
- 80 gr azukre
- gurina
- gailetak
Oinarriaren prestaketa
Gailetak txikitu irabiagailuan, bota gurina eta oratu eskuekin. Moldea estaltzeko gaina egin.
Moussezko gazta-tarta prestaketa
- Berotu gazta, azukrea eta esnea eta hagatxoarekin ondo nahastu nahastura homogeneoa lortu arte.
- Gelatina egin: arrain buztanak busti eta bigun daudenean kendu ura eta bota nahasturari bero dagoela.
- Erdi harrotu esne-gaina
- Nahastu dena eta bota gailetazko orea duen moldera.
- Utzi hozten 6 ordutik gora
- Apaindu mugurdizko marmeladarekin.
Gazta-tarta
Arroz-tartaren antzeko itxura du. Gaztelaniaz quesada deritzo.
Osagaiak
- 200 ml igurzteko gazta
- 200 ml esnegain likidoa
- Jogurt natural bat
- Baso arrunt bat irin
- Baso bat eta erdi azukre
- Baso arrunt bi esne irin
- 3 arrautza
Prestaketa
- Dena nahastu, pasta homogeneoa geratu arte
- Labean 180-200 °C 25 minututan
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
Kanpo estekak
- Gastronomia vasca webgunea
- Datuak: Q215348
- Multimedia: Cheesecakes / Q215348