Faxista Txikien Erakundea
Faxista Txikien Erakundea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea eta youth organisation (en) |
Herrialdea | Mantxukuo |
Ideologia | Russian Fascism (en) |
Jabea | Russian Fascist Party (en) |
Historia | |
Sorrera | 1934 |
Desagerpena | 1943 |
Faxista Txikien Erakundea (errusieraz: Союз фашистских крошек, Soiuz faxistskikh kroxek)[1] Errusiako Alderdi Faxistaren umeentzako erakundea izan zen. 1934ko maiatzaren 10ean sortua izan zen Harbinen. «Jainkoarengan sinesten duten, Errusia maite duten, lana errespetatzen duten neska-mutil errusiarrek» bertan sartzeko eskubidea izan zuten[2] (3 eta 10 urte bitarteko neska-mutil emigrante errusiarrak ziren)[3]. «Faxista Txikien Gutunaren» arabera jokatu zuen. Erakundearen xedeak «ume errusiarrak kaletik eta desnazionalizazioaren kolpetik salbatzea» izan zen[4].
Faxista txikien sei aginduak:
- Faxista txikiak Jainkoarengan sinesten du;
- Faxista txikiak Errusia maite du;
- Faxista txikiak gurasoak errespetatzen ditu;
- Faxista txikiak lana errespetatzen du;
- Behera komunistak;
- Aintza Errusiari![3]
Kideak mailatan banatzen ziren: «faxista txiki arruntak», «adimendunak», «jakintsuak» eta «abangoardistak»[5].
Faxista txikien uniformea honako hauek osatzen zuten:
- mutilentzat: alkandora beltza, gerrikoa eta galtza beltzak;
- neskentzat: alkandora zuria eta pitxi soineko beltza[2].
Elkarteak Kroxka aldizkaria argitaratzen zuen[3].
Erakundearen zaindaritzat Santa Olga Kievekoa hartzen zen[6]. 1938ko Santa Olga jaietarako Kroxka aldizkarian argitaratutako faxista txikien araudiak:
- faxista txikiak ez da luzaroan ohean egoten, baizik eta berehala jaikitzen da;
- beste inork baino garbiago garbitzen du bere burua, eta hortzak garbitzen ditu egunero;
- inoiz ez da bihurri izaten, eta guraso guztiek faxista txikia eredu gisa jar diezaiekete haien seme-alabei;
- ez du inoiz juduekin jolasten, ez die ezer hartzen eta ez du haiekin hitz egiten;
- faxista txikiek ez dira inoiz elkarren artean liskarrik egiten eta ilunabarra baino lehen berriro adiskidetzen dira beti;
- gogoan dute uniformeak faxista txikiak direlako ematen zietela;
- uniformea gordetzen dute eta harrotasunez janzten dute, handiek bezala[3].
1941eko apirilaren 13an desegina izan zen[7].
Buruzagiak
- Zoia Bulytxeva
- Natalia Pats-Pomarnetskaia[2]
Erreferentziak
- ↑ Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema, Euskaltzaindiaren 156. araua.
- ↑ a b c (Errusieraz) Потапова, Ирина. (2014). «Русский фашизм в Маньчжурии: детские и юношеские организации» Грамота 6 (44): 161-164..
- ↑ a b c d (Errusieraz) Окороков, А. В. (2001). Фашизм и русская эмиграция (1920-1945 гг.). Москва: Русаки, 48 or..
- ↑ (Errusieraz) Голос эмигрантов (Харбин) Abenduaren 25a: 8..
- ↑ (Errusieraz) Голос эмигрантов (Харбин) Uztailaren 30a: 14..
- ↑ (Errusieraz) Нация (Шанхай) 4: 59..
- ↑ (Errusieraz) Аурилене, Е. Е. (2008). Российская диаспора в Китае. 1920-1950-е гг. Хабаровск: Частная коллекция, 30 or..
Kanpo estekak
- Datuak: Q4430464