Europako zubia (Caillebotte)

Europako zubia (Caillebotte)
Jatorria
Sortzailea(k)Gustave Caillebotte
Sorrera-urtea1900
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak125 (altuera) × 181 (zabalera) cm
Genero artistikoahiri-paisaia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaMusée du Petit Palais (en) Itzuli
BildumaMusée du Petit Palais (en) Itzuli
Argumentu nagusiapont de l'Europe (en) Itzuli
Historia
Erakusketak3rd impressionist exhibition (en) Itzuli
Private Collections: A Journey of the Impressionists to the Wild Animals (en) Itzuli

Europako zubia (frantsesez: Le Pont de l'Europe), Gustave Caillebotte (1876) margolari frantsesaren mihise gaineko olio-pintura da, 1877an egina. Genevako Petit Palais museoan gordetzen da. Behean eskuinean sinatuta (G. Caillebotte), pintura horren beste bertsio txikiago bat dago, Rennesko Arte Ederren Museoan dagoen zirriborro bat.[1]

Historia

Caillebottek Paul Durand-Ruelen etxean egin zen Inpresionismoaren Hirugarren Erakusketan aukeztu zuen. 1878an Eugène Lamiri dohaintzan emana zion, eta bere alaba Blanche Lamik enkantean jarri zuen 1956an, eta Oscar Ghezek erosi zuen egungo museoko parte izan aurretik.

Deskribapena

Obrak Parisko eszena bat irudikatzen du, Paris–Saint-Lazare geltokia (Gare Saint-Lazare) tren geltokiaren gaineko zubi bat, udaberriko goiz batean.[2]

Caillebottek bi ihes-puntu erabiltzen ditu, nagusia kapelan dago, gizonaren buru gainean, eta zubiko lerroek, eraikinek, espaloiek eta txakurraren itzalak bigarren ihes-puntua ematen dute. Ziur aski, Caillebottek argazki bat erabili zuen lan hau egiteko. Horrela egin zuen urte berean Parisko kalea, eguraldi euritsua margotzeko.

Erreferentziak

  1. https://www.myddoa.com/le-pont-de-leurope-by-gustave-caillebotte/#google_vignette
  2. http://www.impressionism.org/teachimpress/browse/lesson3.htm#google_vignette

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2335560
  • Commonscat Multimedia: Le pont de l'Europe by Gustave Caillebotte / Q2335560

  • Wd Datuak: Q2335560
  • Commonscat Multimedia: Le pont de l'Europe by Gustave Caillebotte / Q2335560