Estrepa zuri
Estrepa zuri | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Malvales |
Familia | Cistaceae |
Generoa | Cistus |
Espeziea | Cistus albidus L. |
Estrepa zuria (Cistus albidus) Cistaceae familiako landare loreduna da.[1]
Deskribapena
Metro erdi eta gehienez metrobeteko altuera hartzen du. Zuhaixka hau ez da bereziki adarkatua. Bihotz itxurako hosto zabalak ditu, hiru nerbio oso markatuak dituztela. Hostoak zurixkak dira.
5 cm-ko diametroa hartzen duten lore arrosa edo more handiak ditu. Bost petalo dituzte.[2] Lore bakartiak dira normalean batzuetan 3-4 ikus daitezke batera. Adarren puntatan ateratzen dira.
Bizitokia
Mediterraneo aldean bizi da, karezko lurzoruetan eta klima bero eta lehorrean.
Erabilera
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Landaretik ateratzen den erretxina marroia eztulari aurre egiteko ziropetan erabili izan da.
%5-10 proportzoan diluituta azalean igurzteko sustantzia ekoizten da. Eta infusioan hartuta urdaileko minarentzako ona da.
Hosto latzak dituenez tresnak garbitzeko erabili izan da.
Iruditegia
- Landarea.
- Hosto zurixkak.
- Lore morea.
- Fruituak.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1763350
- Multimedia: Cistus albidus / Q1763350
- Espezieak: Cistus albidus
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |