Erromako metroa
Erromako metroa (italieraz: Metropolitana di Roma) Erroma hiriko garraiobide publikoa da. 1955eko otsailaren 10ean zabaldu zen eta gaur egun metro-sareak hiru linea eta 60 kilometro dauzka[1].
2012an 279 milioi bidaiarik erabili zuten[2].
Lineak
Linea | Kolorea | Ibilbidea | Zabaltze urtea | Luzera | Geltokiak |
---|---|---|---|---|---|
A | Laranja | Anagnina ↔ Battistini | 1980 | 18,4 km | 27 |
B | Urdina | Laurentina ↔ Rebibbia/Jonio | 1955 | 23,5 km | 26 |
C | Berdea | Monte Compatri-Pantano ↔ Lodi | 2014 | 18,1 km | 21 |
Etorkizuneko egitasmoak
2014an C linea inauguratu zen eta etorkizunean D hizkiduna zabaltzea espero da. Bi linea hauek eraikitzeko lanak 2006an hasi ziren arren, Erroman tunelak zulatzeko dauden zailtasunek asko gibelatu dute lineen zabaltzea.
Argazkiak
- A lineako geltokia Vitorio Emanuele geltokian.
- CAFen trenetako bat.
- Euclide geltokia.
- Erroma-Giardinetti tarteko trena.
Ikus, gainera
- Erroma
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Metroaren webgune ofiziala.
- Datuak: Q237480
- Multimedia: Rome metro / Q237480
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |