Erentxun

Erentxun
 Euskal Herria
San Andres eliza. Erdialdean, XIII. mendean eraikitako ataria ageri da, hiru arku zorrotzak estalita dituela.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaIruraiz-Gauna
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°48′55″N 2°31′19″W / 42.8154141°N 2.52186707°W / 42.8154141; -2.52186707
Demografia
Biztanleria88 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Erentxun Arabako lautadako herri bat da, Iruraitz-Gaunako udalerrikoa. Gauna udalerrikoa izan zen 1966ko fusioa gertatu arte. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, auzoak 85 biztanle zituen.

Demografia eta biztanleria

Erentxungo biztanleria
1802 1960 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
42 176 72 75 77 74 75 80 83 85

Hizkuntza

Herriko euskara XVIII. mendearen inguruan galdu zenetik, gaztelania da Erentxungo hizkuntza nagusia.[1] XX. mendearen bukaeraz geroztik, Araba osoan bezala, euskara indarberritzen ari da.

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
7 Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
ElgeaMarietaMaturaMendixurGebaraEturaAudikanaDerediaDallo • Arrieta • TxintxetruEtxabarri UrtupiñaArbuluArgomaiz • Gazeta • AñuaTrokonizIxonaEgileta • Eretxun Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta

Ondasun nabarmenak

  • San Andres eliza: Erentxungo elizan hiru arku zorrotzeko eliz atari erromaniko ederra dago, eliza egin zen garai berekoa, hau da, XIII. mendekoa.[2][3] Elizan zegoen kalbarioko eskulturak, flandestar gotiko estilokoak, Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan daude; XV. mendearen ingurukoak dira, zurezkoak.[4] Korua 1556-1558koa da, eskartzano arkuduna, arkuarteetan oso ederrak diren groteskoak eta biribilak dituela.[5] Bi aitorlekuak, zurezkoak, XVIII. mendekoak dira, bai eta erretaula nagusia ere.[4]

Argazki galeria

  • Flandestar gotiko estiloko kalbarioa, XV. mendekoa. Erentxungo elizakoa da, baina Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan dago gordeta, Gasteizen.
    Flandestar gotiko estiloko kalbarioa, XV. mendekoa. Erentxungo elizakoa da, baina Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan dago gordeta, Gasteizen.
  • San Andres elizako korua 1556-1558an egina da.
    San Andres elizako korua 1556-1558an egina da.
  • San Andres elizako erretaula nagusia, XVIII. mendekoa.
    San Andres elizako erretaula nagusia, XVIII. mendekoa.
  • Erentxungo pilotalekua.
    Erentxungo pilotalekua.
  • San Andres elizaren XIII. mendeko ataria
    San Andres elizaren XIII. mendeko ataria
  • Tren geltoki zaharra
    Tren geltoki zaharra

Erreferentziak

  1. «Erenchun: Lengua», Auñamendi Entziklopedia.
  2. «San Andres eliza»[Betiko hautsitako esteka], Arabako Foru Aldundiaren webgunea.
  3. [Alberto GARATE GOÑI: «Erenchun: Arte: Parroquia de San Andrés», Auñamendi Entziklopedia.
  4. a b «Erentxun: apartado histórico-artístico», Iruraitz-Gaunako Udalaren webgunea.
  5. Juan PLAZAOLA ARTOLA (itzultzailea: Karmele URDANPILLETA URDANPILLETA): Euskal Artearen Historia II: Gotikotik Errenazimentura, Ostoa, 2002. ISBN 84-88960-82-4. Ikus 115. orrialdea.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
  • (Gaztelaniaz) Erentxun, Iruraitz-Gaunako Udalaren webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2235055
  • Commonscat Multimedia: Erentxun / Q2235055

  • Lekuak
  • INE: 01027000400
  • Wd Datuak: Q2235055
  • Commonscat Multimedia: Erentxun / Q2235055


Iruraiz-Gaunako herriak

Alaitza • Arrieta • Azilu • Erentxun • EzkerekotxaGaunaGazeoGereñu • Jauregi • LangarikaTrokoniz


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.