Entzungailu
Entzungailu | |
---|---|
Bozgorailua | |
Irudi gehiago | |
Fabrikazioa | |
Diseinatzailea | Ernest Mercadier (en) |
Entzungailu edo aurikularrak,[1] ohikoan pluralez aipatuak belarri bakoitzerako bat erabiltzen delako, transduktore mota bat dira, gailu elektroniko batek (adibidez, irrati edo audio-aparailu batek) sortutako seinale elektriko bat jaso eta belarrien ondora daramana bozgorailu txiki batzuen bidez soinu-uhin entzungarriak sortzeko. Entzungailuak eramangarriak eta trukagarriak izan ohi dira, hau da, behar dituen ekipotik erraz entxufatu edo desentxufa ditzake. Entzungailu berak audio-sistema batzuek erabil ditzakete.
Entzungailu batzuk bi noranzkoko komunikaziorako ere badira, mikrofonoa ere badaukatenean.
Historia
Alemaniako Beyerdynamic izeneko enpresarena ei da asmakuntza. 1937an salmentan jarri zuten DT 48 modeloa.[2]
Audio-sistema pertsonalak sortu zirenean (irrati eramangarriak eta kaseterako erreproduzitzaile eramangarriak, walkmanak), asko hedatu zen erabilera; gero, CD jogailuak, audio-jogailu digitalak etorri ziren, eta are gehiago dira phikoak ordenagailu pertsonalarekin eta smartphoneekin erabiltzen direlarik.