Emakumezkoen Traineru Ligako 2019ko denboraldia
Orio Ligako irabazle | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | TKE Liga |
Partaideak | 4 talde |
Estropadak | 14 estropada + 2 (play-off) |
Hasiera | 2019ko ekainaren 29a |
Amaiera | 2019ko irailaren 15a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Orio |
Txapeldunordea | Arraun Lagunak |
Ohorezko tx. | Donostiarra eta Hondarribia |
← 2018 | 2020 → |
Emakumezkoen Traineru Ligako 2019ko denboraldia Euskotren Ligaren hamaikagarren denboraldia izan zen. Orio izan zen txapelduna[1].
Historia
San Juan, Orio, Arraun Lagunak eta Donostiarra ziren Liga jokatu behar zuten traineruak baina 2018ko denboraldiaren amaieran desadostasun handiak izan ziren San Juango zuzendaritza eta arraunlarien artean eta taldea desegin egin zen. Ondorioz San Juanek uko egin zion Ligan parte hartzeari eta play-offetan maila galdua zuen Hondarribia itzuli zen Liga nagusira[2].
Oriok estropada guztiak irabazi zituen, bat ezik, eta Liga eskuratu zuen lehenengo aldiz. Irabazi ez zuen estropada bakarra Arraun Lagunakek irabazi zuen, oraingoan Lekeition[3].
Hondarribia izan zen laugarrena eta play-offak jokatu behar izan zituen. Galiziarrek uko egin zioten eta ondorioz ETE Ligako lehenengo biek hartu zuten parte, Hibaikak eta Zumaiak. Hondarribitarrek bi jardunaldietan irabazita mailari eutsi zioten[4].
Estropadak
Z. | Izena | Lekua | Data | Txapelduna | |
1. | Bandera Repsol | Santander, Kantabria | 2019-6-29 | Orio | |
2. | III El Correo Kutxabank | Lekeitio, Bizkaia | 2019-6-30 | Arraun Lagunak | |
3. | II B. Cidade da Coruña 1 | Coruña, Galizia | 2019-7-6 | Orio | |
4. | II B. Cidade da Coruña 2 | Coruña, Galizia | 2019-7-7 | Orio | |
5. | IV Donostiarra Bandera | Donostia, Gipuzkoa | 2019-7-13 | Orio | |
6. | IV Caixabank Bandera | Castro Urdiales, Kantabria | 2019-7-14 | Orio | |
7. | VI Orio Kanpina B. | Orio, Gipuzkoa | 2019-7-20 | Orio | |
8. | Sestaoko II Bandera | Sestao, Bizkaia | 2019-7-21 | Orio | |
9. | VIII Euskotren Bandera | Santurtzi, Bizkaia | 2019-7-27 | Orio | |
10. | XI Getxoko Ikurriña | Getxo, Bizkaia | 2019-7-28 | Orio | |
11. | Ondarroako II Bandera | Ondarroa, Bizkaia | 2019-8-10 | Orio | |
12. | II Mapfre Bandera | Hondarribia, Gipuzkoa | 2019-8-11 | Orio | |
13. | Zarauzko XI Ikurriña 1 | Zarautz, Gipuzkoa | 2019-8-17 | Orio | |
14. | Zarauzko XI Ikurriña 2 | Zarautz, Gipuzkoa | 2019-8-18 | Orio |
Sailkapena
Postua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Puntuak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Orio | Nadeth Agirre | Txiki | 55 | 11: Repsol, Coruña (biak), Donostiarra, Caixabank, Orio, Sestao, Euskotren, Getxo, Ondarroa, Hondarribia, Zarautz (biak) |
2 | Arraun Lagunak | Andrea Astudillo | Lugañene | 43 | 1: Lekeitio |
3 | Donostiarra | Inder Paredes | Torrekua I | 23 | |
4 | Hondarribia | Nerea Perez | Ama Guadalupekoa | 19 |
Play-offak
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1. estrop. | 2. estrop. | Lorpena |
1 | Hondarribia | 6 | 3 | 3 | 2020ko Euskotren Liga |
2 | Hibaika | 4 | 2 | 2 | ETE Liga |
3 | Zumaia | 2 | 1 | 1 |
Patroirik onena
TKE Ligan egiten den antzera 2019tik aurrera patroirik onena izendatu zen estropada bakoitzean eta Ligaren amaieran saria jaso zuen. 2019ko denboraldian Nadeth Agirre oriotarra izendatu zuten patroirik onena[5].
# | Patroia | Puntuak |
---|---|---|
1 | Nadeth Agirre (Orio) | 31 |
2 | Andrea Astudillo (Arraun Lagunak) | 22 |
3 | Nerea Perez (Hondarribia) | 17 |
4 | Inder Paredes (Donostiarra) | 8 |
Erreferentziak
- ↑ «Irudietan: Historia egin dute Orioko emakumeek Euskotren Liga irabazita - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Veintemillas, I. Andonegi Esti. (2019-03-14). «San Juan renuncia a la liga Euskotren» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-06-30). «Arraun Lagunak, Ligan gatza eta piperra jartzen» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Hondarribia seguirá en la Liga Euskotren» Mundo Deportivo 2019-09-15 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ «Liga Euskotren de traineras» www.euskotrenliga.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
Kanpo estekak
- Webgune ofizialean 2019ko datuak
- Datuak: Q119684362
Emakumezkoen Traineru Ligako denboraldiak | ||
---|---|---|
2009 (*) • 2010 (*) • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |