Ekitate
Ekitatea (latinez: aequitas: «berdintasuna»; eta antzinako grezieraz: επιεικεία: «kasuan kasuko zuzentza») zuzenbidearen abiaburu orokorretako bat da, bai eta zuzenbide naturalaren ezaupide bat ere. Beraz, epaile, legegile eta legelari adituek eskubideak osatzeko edo arauak interpretatzeko erabiltzen dute. Euskaraz ekitate batik bat zuzenbide-arloan erabiltzen da[1].
Common law lege-sistemetan, ekitatea (ingelesez: equity) ez da zuzentasun orokorraren edo zuzentza naturalaren sinonimoa, ezpada auzitegien sistema berezi batean sortutako arau-multzo jakin bat.
Erreferentziak
- ↑ «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
Ikus, gainera
- Zuzenbidearen printzipio orokorrak
Kanpo estekak
- Datuak: Q11872064
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |