Ekialdeko Afrikako Erkidegoa
Ekialdeko Afrikako Erkidegoa | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | EAC, CAE, 東共體, 东共体, CAO, CAO, CAO, CAO, OAG, CAO, ВАС, САС, ŞAC, OAK eta CAO | |
Mota | gobernu arteko erakundea eta nazioarteko erakundea | |
Jarduera | ||
Kidetza | Liburutegien Elkarte eta Erakundeen Nazioarteko Federazioa | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi |
| |
Osatuta | Burundi Hego Sudan Kenya Kongoko Errepublika Demokratikoa Ruanda Somalia Tanzania Uganda | |
Historia | ||
Sorrera | 2000ko uztailaren 7a | |
webgune ofiziala |
Afrikako Ekialdeko Komunitatea edo Ekialdeko Afrikako Erkidegoa (ingelesez East African Community, EAC) Ekialdeko Afrikako aduana-batasuna da, Kenia, Uganda, Tanzania, Burundi, Ruanda, Hego Sudan eta Kongoko Errepublika Demokratikoaz osatua. 2001eko urtarrilean sortu zen, Tanzaniako Arusha hirian egindako zeremonia batean. Bertan dago bere egoitza, eta 1977an bertan behera utzitako antzeko proiektua suspertu zuen. EAC itun berriak batasun ekonomiko eta, etorkizunean, politiko baterako bidea irekitzen zuen hasierako hiru herrialdeen artean. 2004ko martxoan sinatutako ondorengo itun batek aduana-batasuna ezarri zuen, 2005eko urtarrilaren 1ean hasi zena. Itunaren arabera, Keniak, hasierako hiru herrialdeetako aberatsenak, muga-zergak ordainduko zituen Ugandan eta Tanzanian 2010era arte sartzen diren merkantziengatik. Burundi eta Ruanda 2007an hasi ziren lanean, eta Hego Sudan 2016. urtean. 2022an Kongoko Errepublika Demokratikoa atxiki zitzaion.
Ekialdeko Afrikako Erkidegoa osatzen duten zazpi herrialdeek moneta bakarra ezartzea erabaki dute, 135 milioi pertsona hartuko lituzkeena.[1]EAC Afrikako Ekonomia Erkidegoaren zutabeetako bat da. Badu, halaber, jada aduana-batasuna 2005az geroztik, eta merkatu bateratua 2010az geroztik.[1]
Kideak
- Kenya (2001)
- Uganda (2001)
- Tanzania (2001)
- Burundi (2007)
- Ruanda (2007)
- Hego Sudan (2016)
- Kongoko Errepublika Demokratikoa (2022)
Afrikako ekialdeko eskualdeak ia 2 milioi kilometro hartzen ditu, 100 milioi pertsona inguru (gutxi gorabehera), eta baliabide natural garrantzitsuak. Keniak eta Tanzaniak, bien bitartean, bakea lortu dute independentziatik; Ugandak, Burundik eta Ruandak gerrak eta hondamendia jasan dituzte. Hala, CAOk egonkortasuna eta oparotasuna mantendu nahi lituzke gaur egungo gatazketan, hala nola Sudanen hegoaldekoan, Afrikako adarrean eta Kongon.
Erreferentziak
- ↑ a b http://www.elmundo.es/economia/2013/12/01/529b76d861fd3d48058b457d.html
Kanpo estekak
- Datuak: Q337456
- Multimedia: East African Community / Q337456