Duncan Scott (igerilaria)
Duncan Scott (igerilaria) | |
---|---|
(2019) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Duncan William MacNaughton Scott |
Jaiotza | Glasgow, 1997ko maiatzaren 6a (27 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Strathallan School (en) University of Stirling (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 168 libra |
Altuera | 1,91 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Duncan William MacNaughton Scott (Glasgow, Eskozia (Erresuma Batua), 1997eko maiatzaren 6a) igeriketan aritzen den kirolari britainiarra da.
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), bi domina eskuratu zituen:
4x200 m estilo libreko erreleboan, Erresuma Batuko taldearekin, zilarrezkoa, 7.03,13ko denborarekin, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa, 7.00,66ko denborarekin) eta Japoniakoaren (brontzezkoa, 7.03,50ekoarekin) aurretik sailkatuz. Honako hauek osatu zuten taldea: Robbie Renwick, Dan Wallace, James Guy, Duncan Scott eta Stephen Milne-k.
4x100 m lau-estiloko erreleboan, Erresuma Batuko taldearekin, zilarrezkoa, berriro, 3.29,24ko denborarekin, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa, 3.27,95eko denborarekin) eta Australiakoaren aurretik (brontzezkoa, 3.29,93koarekin) sailkatuz. Honako hauek osatu zuten taldea: Chris Walker-Hebborn, Adam Peaty, James Guy eta Duncan Scott-ek.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), lau domina eskuratu zituen:
200 m estilo librean, zilarrezkoa, 1.44,26ko denborarekin Thomas Dean herrikidearen (urrezkoa, 1.44,22koarekin) eta Fernando Scheffer brasildarraren aurretik (brontzezkoa, 1.44,66koarekin) sailkatuz.
4x200 m estilo libreko erreleboan, Erresuma Batuko taldearekin, urrezkoa eskuratu zuen 6.58,58ko denborarekin, ROCeko taldearen (zilarrezkoa, 7.01,81ko denborarekin) eta Australiakoaren (brontzezkoa, 7.01,84koarekin) aurretik sailkatuz. Honako hauek osatu zuten taldea: Tom Dean, James Guy, Matt Richards, Duncan Scott eta Calum Jarvis-ek.
200 m lau-estiloan, zilarrezkoa, 1.55,28ko denborarekin Wang Shun txinatarraren atzetik (urrezkoa, 1.55,00koarekin) eta Jérémy Desplanches suitzarraren atzetik (brontzezkoa, 1.56,17koarekin).
4x100 lau-estiloko erreleboan, zilarrezkoa lortu zuen Erresuma Batuak 3.27,51ko denborarekin, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa, 3.26,78ko denborarekin ME) eta Italiakoaren aurretik (brontzezkoa 3.29,17koarekin). Erresuma Batuko taldekideak hauek izan ziren: Luke Greenbank, James Guy, Duncan Scott, Adam Peaty eta James Wilby.[1][2]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | 02 ! | 4x200 m estilo libre erreleboa, gizonezkoa[3] |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | 02 ! | 4x100 m lau-estiloko erreleboa, gizonezkoa[4] |
2020 | Tokio Japonia | 02 ! | 200 m estilo librea, gizonezkoa[5] |
2020 | Tokio Japonia | 01 ! | 4x200 m estilo libreko erreleboa, gizonezkoa[6] |
2020 | Tokio Japonia | 02 ! | 200 m lau-estiloa, gizonezkoa[7] |
2020 | Tokio Japonia | 02 ! | 4x100 m lau-estiloko erreleboa, gizonezkoa[8] |
Erreferentziak
- ↑ «Duncan Scott» olympedia.org 2021-10-27an begiratua. (Ingelesez)
- ↑ "Duncan Scott" Olympics.com 2021-10-27an begiratua
- ↑ Igeriketa, 4x200 m estilo libre erreleboa, eEmaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ 200 m estilo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ 4x200 m estilo libreko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ 200 m lau-estiloa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ 4x100 m lau-estilo erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
Kanpo estekak
- Datuak: Q20713072
- Multimedia: Duncan Scott / Q20713072