Duda Lisboa

Duda Lisboa

(2017)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaAracaju, 1998ko abuztuaren 1a (26 urte)
Herrialdea Brasil
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakbeach volleyball player (en) Itzuli
Parte-hartzailea
Altuera180 zentimetro

Eduarda "Duda" dos Santos Lisboa (Aracaju, 1998ko abuztuaren 1a), hondartza-boleibolean lehiatzen den kirolari brasildarra da[1]. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen Ana Patríciarekin batera.[2]

Ibilbidea

Gazte mailatan munduko txapelduna izan zen hala 19 urtez azpikoan (2013, 2014 eta 2016) nola 21 urtez azpikoan (2016 eta 2017). 2014an Gazte mailako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen Ana Patríciarekin batera.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokion, Ágatha Bednarczukekin batera aritu zen eta final zortzirenetara baino ez zen iritsi. Ana Patríciak bere aldetik kanporaketa bat gehiago iraun zuen.

2022an berriz elkartu ziren Duda eta Ana Patrícia eta Erroman Munduko txapelketa irabazi zuten. Parisko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoak izan ziren.[2]

Nazioarteko emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris  Frantzia 01 !1. postua, urrezko domina Hondartza-boleia
Munduko txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Erroma  Italia 01 !1. postua, urrezko domina Hondartza-boleia
2023 Mexiko Hiria  Mexiko 02 !2. lekua, zilarrezko domina Hondartza-boleia
Panamerikar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2023 Santiago  Txile 01 !1. postua, urrezko domina Hondartza-boleia

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Players’ Database – FIVB. (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).
  2. a b (Ingelesez) «Brazil’s Ana Patricia, Duda win beach volleyball gold over Canada in three-set classic | NBC Olympics» www.nbcolympics.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q15807362
  • Commonscat Multimedia: Eduarda Santos Lisboa / Q15807362

  • Wd Datuak: Q15807362
  • Commonscat Multimedia: Eduarda Santos Lisboa / Q15807362