Diana Martín Giménez
Diana Martín Giménez | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2012) Irudi gehiago | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Diana Martín Giménez | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Madril, 1981eko apirilaren 1a (43 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | oztopolaria eta iraupen-lasterkaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 163 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Diana Martín Giménez (Madril, Espainia, 1981eko apirilaren 1a) iraupen ertañeko [1]espainiar atleta bat da, 3000 m oztopoko probetan espezializatua.
Ibilbidea
8 urterekin, atletismo kirolean hasi zen, Asociación de Atletismo de Móstoles taldearekin. Laster nabarmentzen hasiko zan, Madrileko hainbat txapelketetako dominak irabazten, benjamin, alevin eta infantil mailatan. 6,58 minutuetako marka bat uzten 2000m-ko lasterketa batean, 11 urterekin soilik.
Bere lehenengo arrakasta nazionalak
Infantil eta cadete categoriatan, etapa berria hasi zuen, Club Larioseko entrenatzaileekaz. Lehenengo, Adolfo Madridegaz entrenatu zuen eta geroago, Manuel Facialegaz, bere Nazio arteko lehenengo dominak irabazi zuenagaz. Urte horietan, entrenamendu talde berean Jose Manuel Abascal atleta ezagutu eban, eta jakin gabe euren bideak uztekabekoak bihurtu ziren.
Nazio arteko txapelketak
1999an Madrilgo Errendimendu Handiko Zentroan entrenatzen hasi zen, Antonio Serranogaz, Espainiako entrenatzailerik ospetsuenetarikoagaz. Antonio, Espainiako atletarik onenetarikoa izan zan eta maratoian 2h10etatik jaitsi zen lehen korrikalari espainiarra.
Urteak pasatu ahala, Diana elite nazionalean sagaratzen ari zen. Txapelketa nazionaletako dominetatik eta Europako edo Munduko txapelketetako parte-hartzeetatik, 23 urte azpigaz elite nazionalean zartu arte.
Urte zail bat
Espainiako 23 urtez azpiko urrezko domina lortu ondoren, Polonian, Europako 23 urtez azpiko txapelketan aurkeztu zen. Han ustekabeko zorigaitz bat gertatuko zitzaion. Jausialdi batek, irteera eman baino bi minutu lehenago, lesio bat eragin eutson eta ezin izan zan zutik jarri. Kemenez eta malkoen artean, proba azken postuan amaitzea lortu eban. Diagnostikoa oineko haustura desplazatu bat izan zan. Espainiara iritsi zanean, bi ebakuntza egin behar izan eutziezan eta korrikalaria izatearen ametsa betetzea salantzan ipini zitzaion.
Kategoria absolutua
Urtebete pasata, lesioa gainditu hondoren, bere lehen internazionalitate absolutua iritsiko zitzaion Munduko Landako Txapelketan[2]. Urte horretatik aurrera, Espainiako iraupen lasterkari onenetarikoa sortzen hasi zan.
Unibertsitate-ikasketak eta kirol-ibilbidea[3] bateragarri egiten zituenean, ahinbat nazioarteko txapelketak irabazi zituen eta Nazioarteko txapelketan silkatu zen.
Kirolari profesionala
2010. urtea, mugarri izan zen berarentzat. Unibertzitateko 3 karrerakaz, atletismoa bere ikasketen aurretik lehenesteko garaia dela eta benetako atleta profesional bihurtzeko garaia dela konbentzitzen da.
Gijon izan zen lehen aldiz Espainiako Kros Txapeldun bihurtuko zan lekua. Gainera, 2012an , Europako 3.000 metro oztopoen finalean 8. postua lortu eban, Olimpiar Jokoetan distira egingo zuela nabarmentzen. Abuztuaren 4an, Dianak olinpikoa izatearen ametsa bete[4] zuen, 9,35 minutuko marka uzten. Hurrengo olinpiar zikloan, atleta mostoldarra, Espainiako fondista onenetarikoa bihutu zan.
Etapa berria
Rioko Joko Olinpikoen[5] ondoren ama izan zen eta goi mailako kiroletik kanpo lan egitea erabaki zuen. Ama izatearen ondoren, “I-Protect”[6] izeneko projektu bat administratzen eta kudeatzen hasi zan. Eta, aldi berean, korrikalarien talde txiki bateko entrenatzaile gisa bihurtu zen.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carreras de mediofondo: conoce sus características y las mejores marcas» NoCorrasVuela 2018-05-28 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Campeonato Mundial de Campo a Través. 2020-05-22 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ www.google.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Horas, Zamora 24. (2015-08-01). «La saucana Diana Martín, medalla de bronce en los 3.000 obstáculos del Nacional» Diario Noticias Zamora 24 Horas (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Juegos Olímpicos de Tokio 2020. 2022-05-19 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) i-project. (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
Kanpo estekak
- Datuak: Q5271226
- Multimedia: Diana Martín / Q5271226