Denis Pariskoa (Italia, III. mendea – Montmartre, Lutezia, 250, 258 edo 270) kristau martiri eta santua izan zen. Gregorio Tourskoaren arabera, Galietako ebanjelizatzailea eta Parisko lehen apezpikua izan zen, 250. urte aldera. Martiri hil zen Montmartren (edo Saint Denisen); burua eskuetan duela irudikatzen dute, burua moztu ondoren Denisek berak jaso omen zuen eta. Jaieguna urriaren 9an ospatzen da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/07/23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Denis Pariskoa |