Charlotte von Stein

Charlotte von Stein

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharlotte Albertine Ernestine von Schardt
JaiotzaEisenach, 1742ko abenduaren 25a
HerrialdeaSaxe-Weimar-Eisenach
HeriotzaWeimar, 1827ko urtarrilaren 6a (84 urte)
Hobiratze lekuaHistorical Cemetery, Weimar (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Gottlob Ernst Josias Friedrich von Stein (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Gottlob Carl Wilhelm Friedrich von Stein (en) Itzuli
    Ernst von Stein (en) Itzuli
    Gottlob Friedrich Konstantin von Stein (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Ernst Carl Constantin von Schardt (en) Itzuli
    Louise Francisca Sophia Imhof (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraklagun egiteko andrea eta idazlea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Rino (en) Itzuli

Find a Grave: 118414812 Edit the value on Wikidata

Charlotte Albertine Ernestine von Stein (Eisenach 1742ko abenduaren 25a – Weimar, 1827ko urtarrilaren 6a), Charlotte von Stein izenez ere ezaguna, Ana Amalia Brunswick-Wolfenbütteleko dukesaren konpainia-dama izan zen, Weimar-ko gortean, eta Johann Wolfgang von Goethe, Johann Gottfried Herder familiakoaren eta Friedrkch Schileren laguna ere izan zen.

Bizitza

Bere aitak, Johann Wilhelm von Schardtek, postu bat zuen Weimarko dukearen gortean. Ama, Konkordia Elizabeth von Irving, Alemanian XV. mendetik finkatutako familia eskoziar batekoa zen.[1] 1764ko maiatzaren 8an, gorteko zaldun handienarekin ezkondu zen, Ernst Josias von Stein baroiarekin (1735-1793).

Charlotte von Stein literatura alemanaren historian sartu zen, Goetheren hurbileko harremanagatik, 1775ean ezagutu zuen. Goethek harekiko zuen maitasuna 1700 gutun baino gehiagotan dago dokumentatua.[2] Bera baino zazpi urte zaharragoa izan, ezkonduta egon eta zazpi seme-alaba zituen arren, Goethe bere atzetik zebilkion etengabe. Charlottek, poetaz liluratuta egon arren, ezkutuan gordetzen zuen bere jarrera. 1786an Goethek ia bi urteko bidaia hasi zuenean Italiara, harremana hautsi egin zen azkenean, eta elkarrrengandik urrun geratu ziren itzuli ondoren ere. Geroago, hurbilketa zaildu egin zen, Goetheren eta Christiane Vulpiusen arteko harremana zela-eta. Von Steinek ezin izan baitzuen onartu Goethe plebeya batekin ezkontzea.

Goethe eta von Stein-en arteko maitasuna erotiko-platonikoa edo sexuala zen galdetzeak alferrikako espekulazio asko ekarri ditu. Zalantzarik gabe, maitasun hori oso garrantzitsua zen beren bizitzarako. Von Stein-en senarrak harreman horren aurrean inolako erreakziorik ez izatea ez da batere ezohikoa Weimar-en nobleziaren zirkuluetan; izan ere, ezkontzak, oro har, arrazoi ekonomiko eta sozialengatik egiten baitziren.

Italiatik itzuli eta lau urtera bien arteko adiskidetasuna berrezarri zen, 1827an von Stein hil zen arte iraungo zuena. Emaztearekiko gutunetan ere, Goethek von Stein aipatzen du, eta bien semea sarritan Von Stein-en etxera bidaltzen zuten klaseak hartzera eta jolastera.

Hil baino lehentxeago, von Steinek idatzi zizkion gutun guztiak itzultzeko eskatu zion Goetheri, eta erre egin zituen. Beste pertsona batzuei idatzitako gutunetan, erakusten du nortasun erreserbatua eta asmamen handia izan zituela, baita sentikortasun handia ere.

Charlotte von Steinek Dido izeneko drama idatzi zuen, hil ondoren argitaratu zena. Lan horretan, Goetheren eta Weimarko gorteko beste kide batzuen arteko harremanaren berri agertzen da.

Erreferentziak

  1. Wilhelm Bode: Charlotte von Stein. 4.ª edición, Ernst Sigfried Mittler und Sohn, Berlín 1919, Pág. 6.
  2. Richard Friedenthal: Goethe. 15ava. edición, Piper, Múnich 2005, Pág. 230.

Bibliografia

  • Doris Maurer: Charlotte von Stein. Eine Biographie. Insel Verlag, Frankfurt 1997.
  • Klauß, Jochen: Charlotte von Stein. Die Frau in Goethes Nähe. Zürich, 1995.
  • Richard Friedenthal: Goethe. Sein Leben und seine Zeit. Piper, Munich 2005.
  • Wilhelm Bode: Charlotte von Stein. Berlin 1919.

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charlotte von Stein
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Charlotte von Stein
  • Charlotte von Stein en la Bibliotheca Augustana (en alemán)
  • Charlotte, Goethe y el barón von Stein (en inglés)
  • Texto completo de "Dido" en Google Books (en alemán)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q64201
  • Commonscat Multimedia: Charlotte von Stein / Q64201

  • Wd Datuak: Q64201
  • Commonscat Multimedia: Charlotte von Stein / Q64201