Centro Deportivo Mariñeiro
Centro Deportivo Mariñeiro | |
---|---|
Sorrera | 1978 |
Herria | Oleiros, Coruña |
Lehendakaria | Juan Otero Brandariz |
Entrenatzailea | Jose Pelaez Botas |
Patroia(k) | Javier García García Cristobal Castro López |
Kolorea(k) | urdina |
Trainerua | A Mariñeira |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 1 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | 8.a (Galiziako A Liga) |
2024 | Galiziako A Ligan |
Webgunea | www.facebook.com |
Centro Deportivo Mariñeiro edo Mera Galiziako A Coruñako probintzian hiriburutik gertu dagoen Oleiros herriko itsas kirolen elkartea da, Mera parrokiakoa. Arraunketari dagokionez, batel eta trainerillatan aritu izan da eta 2015eko denboraldirako trainerua erosi eta ordutik Galiziako Ligan ari da.
Historia
60. hamarkadan herriko traineru bat aritu zen. 1961ean Espainiako txapelketan bigarren egin zuen Parameiras izenarekin eta 1962 eta 1963an hirugarrena izan zen Generalisimoaren kopan, oraingoa Cofradía de Pescadores de Mera izenean.
80. hamarkadan ere atera zuen trainerua baina maila apalean aritu zen. Hurrengo urteetan bateletan aritu da.
2015eko denboraldian trainerua ateratzea erabaki zuen. 18 arraunlariko taldea osatu zuen, %90a Mera bertakoa eta trainerua Kaikuri erosi eta Arousako ontziola batean berriztu zuen. Hirugarren urtean B Ligako txapelduna izan zen eta A Ligara igotzea lortu zuen. 2020an azken postuan gelditu da eta jeitsiera play-offak jokatuko ditu.
Palmaresa
Txapelketak
- Espainiako Traineru Txapelketa (0): bigarrena 1961ean.
Ligak
- Galiziako A Liga (0): bosgarren 2018an.
- Galiziako B Liga (1): 2017.
Banderak
- Generalisimoaren Kopa (Coruña) (0): hirugarrena 1962 eta 1963an.
- Concello de Cangas Bandera (1): 2017.
Batelak
- Espainiako Batel Txapelketa (0): hirugarrena 1961ean.
Azken denboraldiak
Urtea | Liga |
---|---|
2015 | Galiziako B maila, 7.a |
2016 | Galiziako B maila, 4.a |
2017 | Galiziako B maila, 1.a |
2018 | Galiziako Liga, 5.a |
2019 | Galiziako Liga, 7.a |
2020 | Galiziako A maila, 10.a |
2021 | Galiziako A maila, 5.a |
2022 | Galiziako A maila, 8.a |
Kanpo estekak
- (Galizieraz) Liga Galega de Traiñeiras-en webguneko informazioa
- Datuak: Q20492268