Carol Shields
Carol Shields | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oak Park, 1935eko ekainaren 2a |
Herrialdea | Kanada Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Victoria, 2003ko uztailaren 16a (68 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bularreko minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Exeter (en) Hanover College (en) University of Ottawa (en) Oak Park and River Forest High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eleberrigilea, ipuingilea, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta biografoa |
Enplegatzailea(k) | Columbia Britainiarreko Unibertsitatea University of Winnipeg (en) Manitobako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society of Canada (en) |
Carol Ann Shields, Warner jaioa (Oak Park, Illinois, 1935eko ekainaren 2a – Victoria, Kanada, 2003ko uztailaren 16a) AEBetan jaiotako kanadar idazlea izan zen.
Indianako Hanover Collegen ingelesa ikasi zuen eta Nazio Batuen beka batekin Ingalaterrako Exeter Unibertsitatea ikasi zuen 1956-1957 ikasturtean. 1975ean graduondoko ikastaroa egin zuen Ottawako Unibertsitatean. 1957an Donald Hugh Shields kanadarrarekin ezkondu zen eta Kanadara joan zen bizitzera. Carolek Kanadako hiritartasuna eskuratu zuen geroago.
1973an Canadian Slavonic Papers aldizkariko argitalpen-laguntzaile gisa kontratatu zuten. 1976an lehen eleberria argitaratu zuen eta 1977an bigarrena. 1978tik 1980ra, idazketa sortzaileko irakaslea izan zen Columbia Britainiarreko Unibertsitatean. 1980an senar-emazteak Winnipegen kokatu ziren eta bertan Shieldsek bere lanik ezagunenak idatzi zituen. 1993an Pulitzer Saria Fikzioan eta Gobernadore Nagusiaren saria irabazi zituen The Stone Diaries eleberriarekin. 1996an Winnipegeko Unibertsitateko kantziler bihurtu zen eta 2000. urtean, erretiroa hartu ondoren, Victorian kokatu zen.
Eleberriak, ipuinak, saiakerak, olerkiak eta Jane Austenen biografia idatzi zituen.
Lanak
Eleberriak
- Small Ceremonies, 1976 (Canadian Authors Association Saria)
- The Box Garden, 1977
- Happenstance, 1980
- A Fairly Conventional Woman, 1982
- Swann: A Mystery, 1987 (Arthur Ellis Saria, 1988)
- A Celibate Season, 1991 (with Blanche Howardekin)
- The Republic of Love, 1992
- The Stone Diaries, 1993 (Governor General Saria, National Book Critics Circle Saria, eta Pulitzer Saria; Booker Sarirako izendatua)
- Larry's Party, 1997 (Orange Saria, eta Le Grand Prix du livre de Montréal
- Unless, 2002 (winner of the Ethel Wilson Fiction Saria, Man Booker Sarirako izendatua)
Eleberri grafikoa
- Susanna Moodie: Roughing it in the Bush, 2016 (Patrick Crowe eta Selena Gouldingekin)
Ipuinak
- Various Miracles, 1985
- The Orange Fish, 1989
- Dressing Up for the Carnival, 2000
- Collected Stories, 2004.
Olerkiak
- Others, Ottawa: Borealis Press, 1972.
- Intersect, Ottawa: Borealis Press, 1974.
- Coming to Canada, Ottawa: Carleton University Press, 1992.
Antzezlanak
- Departures and Arrivals, 1990
- Thirteen Hands, 1993
- ' 'Fashion Power Guilt and the Charity of Families, 1995 (Catherine Shields alabarekin)
- Anniversary: A Comedy, 1998 (Dave Williamsonekin)
- Women Waiting, 1983
- Unless, 2005
- Larry's Party - the Musical, 2000 (Richard Ouzounianek moldatua eta Marek Normanen musikarekin)
- Thirteen Hands and Other Plays. Toronto: Vintage, 2002.
Kritika
- Susanna Moodie: Voice and Vision, 1976
Biografia
- Jane Austen. New York: Viking, 2001.
Antologiak
- Dropped Threads: What We aren't Told. Toronto: Vintage, 2001. (edited with Marjorie Anderson)
- Dropped Threads 2: More of What We aren't Told. Toronto: Vintage, 2003. (edited with Marjorie Anderson)
Filmak
- Swann 1996
- The Republic of Love 2003
Kanpo estekak
- Datuak: Q259956