Broken Brothers Brass Band
Broken Brothers Brass Band | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Iruñea |
Musika mota | jazz |
Urteak | 2006 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Errabal |
Taldekideak | |
Ion Celestino Mario Díaz de Rada Eneko Urrestarazu Txarli Otsoa De Aspuru Adrián Martínez Iñaki Rodríguez Juan Pedro Medrano Alfonso Areta Jon Uribe Gorka Gaztambide Daniel Lizarraga |
Broken Brothers Brass Band 2006an Iruñean sortutako jazz musika taldea da[1].
Ibilbidea
2006an Amama Luisa Brass Band taldeko hainbat kidek sortu zuten talde berria. New Orleans-eko talde berrien soinua dute funk, gospel eta jazz modernoa jorratzen baitute emanaldietan[2]. 2012an atera zuten aurreneko diska eta ondorengoak bi urtetik behin plazaratu dituzte. Euskal Herriko eta inguruko lurretako jaialdietan jo izan dute, Donostiako jazzaldian, Getxoko jazzaldian, Zaragozako Jazz al margen jaialdian, Iruñeko jazzaldian, Zornotzako Haizetara jaialdian...[2]
Taldekideak
- Ion Celestino - tronpeta
- Mario Díaz de Rada - tronpeta
- Eneko Urrestarazu - tronboia
- Txarli Otsoa De Aspuru - tronboia
- Adrián Martínez - tronboia
- Iñaki Rodríguez - saxofoi barítonoa
- Juan Pedro Medrano - Sausaphonea
- Alfonso Areta - Sausaphonea
- Jon Uribe - bonboa
- Gorka Gaztambide - kutxa
- Daniel Lizarraga - pandereta
Diskografia
- The Life We Deserve (2012, Errabal)
- In The Mud! (2014, Errabal)
- Ildoa landuz (2016, Errabal)[3]
- Txertaketa (2018, Errabal)[4]
- Katebegia (2022, autoekoizpena)[5]
Erreferentziak
- ↑ Broken Brothers Brass Band. (Noiz kontsultatua: 2017-04-05).
- ↑ a b «Broken Brothers Brass Band» www.hotsak.com.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ildoa landuzLP — Gaztelupeko Hotsak. (Noiz kontsultatua: 2017-04-05).
- ↑ Txertaketa. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
- ↑ «Katebegia» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
Kanpo estekak
- Datuak: Q31188302
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |