Bohuslav Martinů
Bohuslav Martinů | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Bohuslav Jan Martinů |
Jaiotza | Polička, 1890eko abenduaren 8a |
Herrialdea | Cisleithania (1890 - 1918) Txekoslovakia (1918 - Ameriketako Estatu Batuak (1952 - |
Talde etnikoa | Txekiarra |
Heriotza | Liestal eta Basilea, 1959ko abuztuaren 28a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Grave of Bohuslav Martinů (en) |
Familia | |
Aita | Ferdinand Martinů |
Ezkontidea(k) | Charlotte Martinu (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Prague Conservatory (en) |
Hizkuntzak | txekiera |
Irakaslea(k) | Albert Roussel Arthur Honegger Josef Suk |
Jarduerak | |
Jarduerak | classical composer (en) , libretista eta musikagilea |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Genero artistikoa | opera sinfonia musika klasikoa Balleta |
Musika instrumentua | biolina |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Czechoslovak army in exile (en) |
martinu.cz | |
Bohuslav Martinů (Policka, Txekia, 1890eko abenduaren 8a - Liestal, Basilea inguruan, Suitza, 1959ko abuztuaren 28a) txekiar musikagilea eta biolinista izan zen.
Biografia
Pragako Kontserbatorioan ikasi zuen Josef Sukekin, eta 1923an, Parisen osatu zituen konposizio-ikasketak Albert Rousselekin. Parisen Stravinski ezagutu zuen, Martinuren musikagintzan eragin handia izan zuena.
1941ean, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, Estatu Batuetara joan zen ihesi, eta 1953. urtea arte ez zen itzuli Europara.
Oso musikagile emankorra izan zen, eta fintasun handiko lanak utzi zituen. Musika diatonismoan oinarritu zuen gehienbat, baina irudimen harmoniko handia zuen eta erritmo bizia. Txekiako herri-musikaren eragina ere izan zuen.
Lan aipagarrienak ditu: orkestrarako Policka (1925, Atsedenaldia), eta La Bagarre (1928, Iskanbila); Julieta (1938), Mirandolina (1954) eta Ariadne (1958) operak.
Balletak, pianorako, biolinerako eta biolontxelorako kontzertuak, koru-musika, ganberako musika, pianorako lanak eta kantuak ere idatzi zituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bohuslav Martinů |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q223258
- Multimedia: Bohuslav Martinů / Q223258