Bizkaiko ermandadea

Bizkaiko ermandadea XIV. mendean Bizkaian lurraldeko segurantza zaintzeaz eta Ahaide Nagusien arteko guduei buru ematea helburu nagusi izan zuen ermandadea (konfederakundea) izan zen.

1315. urtean Gaztelako Ermandade Nagusiari loturik zeuden Urduñako eta Balmaseda herriak. XIV. mendean zehar hainbat saio egin ziren Bizkaian ermandadea osatzeko, baina 1394 arte ez zen erabat egituratu. XV. mendean zailtasun handiak izan zituen ermandadeak Ahaide Nagusien arteko guduetako gehiegikeriei aurre egiten. Bilbo hiriko ordezkariek Gaztelako erregearen zaldunekin bat eginik, ermandadea indartu eta sendotzeko erabakia hartu zuten, XV. mende bukaeran, Bizkaia aldeko merkataritza guztiz ahultzeko zorian baitzegoen egoera nahasi hartan.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

  • Arabako ermandadeak
  • Gipuzkoako ermandadea
  • Lapurdiko ermandadea

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12255330
  • Wd Datuak: Q12255330