Belokeko abadia (gazta)
Belokeko abadia (Abbaye de Belloc) | |
---|---|
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Esnearen jatorria | Ardia |
Pasteurizatua | Ez |
Egitura | Erdi-gogorra |
Gantz materia | %40a |
Neurriak | 25 cm |
Pisua | 5 kg |
Zahartze denbora | 6 hilabete |
Belokeko abadia Ipar Euskal Herriko ardi gasna bat da[1], izenak dioen bezala, Belokeko monasterioan fraide beneditarre ekoizten dutena. Erdigogor, zapaldutako eta egositako, azal naturaleko eta esne osoz egindako gazta da.
Gazta bakoitzak 25 zentimetroko diametroa, 11 zentimetrozko lodiera eta 5 kilogramoko pisua ditu; Aterakin lehorrean %50a koipea da eta azken produktuan %40a. Heltzeak 6 hilabeteko iraupen du. Ahogozo sendoa du.
Ardi manex burugorri edo ardi manex burubeltzaren esnez egindakoa, gertuko Ossau-Iratik ez bezala ez du jatorrizko Izendapenik[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala
- Datuak: Q13218977
- Multimedia: Abbaye de Bellocq / Q13218977