Bar eta Bat Mitzva
Bar Mitzva (hebreeraz: בַּר מִצְוָה) mutiko judu nerabeak, 13 urteak betetzean, lortzen duten adin-nagusitasuna erlijiosoa da. Hedaduraz, iragate erritua ospatzeko egiten duten ospakizunari ere Bar Mitzva diote. Neskatoek Bat Mitzva (hebreeraz: בַּת מִצְוָה) dute baliokidea, baina haiek 12 urte betetzean ospatzen dute.[1] Normalean familiako ospakizuna egiten dute. Ospakizun hauek nahiko modernoak dira: mutikoentzat XIV. mendean hasi ziren eta neskatoentzat XX.enean.[2].
Bar (בַּר) Babiloniako aramerazko hitza da, "seme" (בֵּן) esan nahi duena. Bat (בַּת), aldiz, hebreerazko hitza da, "alaba" esan nahi duena. Mitzva (מִצְוָה; pl: mitzvot) hitzak "agindu" edo "lege" esan nahi du. Beraz, bar mitzva eta bat mitzva-k "aginduaren semea" eta "aginduaren alaba" esan nahi dute hurrenez hurren.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q75673
- Multimedia: Bar and Bat Mitzvah / Q75673
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |