Audi Q3

Audi Q3
EkoizleaAudi
MarkaAudi (mul) Itzuli
SegmentuaKirol ibilgailu utilitario
Luzera4.390 milimetro
Zabalera2,019 metro

Audi Q3 Kirol ibilgailu utilitarioa da (SUV), C segmentukoa, eta Audi marka alemaniarrak ekoizten du. Bost eserleku ditu, aurreko zeharkako motorra duen bost atedun karrozeriarekin. Aurreko trakzio-bertsioan eta lau gurpiletako trakzio-bertsioan erabil daiteke.

Audi Q7 eta Audi Q5en ostean, Q3 izan zen Audik jaurtitako hirugarren SUVa. Audi Q2-aren gainetik eta Q5-aren azpitik kokatzen da, B eta D segmentuetakoak, hurrenez hurren. Aurkarien artean, Alfa Romeo Tonale, BMW X1, BMW X2, Cupra Formentor, Mercedes-Benz GLA Klasea, Jaguar E-Pace, Lexus UX, Range Rover Evoque eta Volvo XC40 daude.

Q3aren (8U) lehen belaunaldia SEATek ekoitzi zuen Martorellen (Espainia). 2016ko urtarrilean Audik ezagutarazi zuen Audi Q3aren (F3) bigarren belaunaldiko ekoizpena Hungarian-ra eramango zutela Audi Hungaria Zrt-en .[1]

Erreferentziak

  1. «Así es el nuevo Audi Q3 2018, un SUV que deja de fabricarse en Barcelona» diariodesevilla.es (motorsite) 2018ko uztailaren 26a.

Kanpo estekak

  • Audi Q3 berriari buruzko informazio osoa
  • VentasAuto.es Audi lanzar nuevo Q3
  • Autoblog - Audi Q3 2011n iritsiko da kontzesionarioetara
  • LAVANGUARDIA.es - Seat-ek Martorellen fabrikatuko den Audi Q3 berria aurkezten du
  • Motorpasión - Audi Q3, aisialdia eta datu batzuk
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q758768
  • Commonscat Multimedia: Audi Q3 / Q758768

  • Wd Datuak: Q758768
  • Commonscat Multimedia: Audi Q3 / Q758768