Atletismoa 1896ko Udako Olinpiar Jokoetan – Gizonezkoak maratoia

Atletismoa 1896ko Udako Olinpiar Jokoetan – Gizonezkoak maratoia
Irudia
Map
Motakirol proba olinpiko
Honen parte daathletics at the 1896 Summer Olympics (en) Itzuli
Denbora-tarte1896ko apirilaren 10a - 
Data1896
KokalekuMaraton
AntolatzaileaNazioarteko Olinpiar Batzordea
Partehartzaile kopuru17
Kirolaatletismo
Irabazlea
Spiridon Louis

Gizonezkoen maratoia 1896ko Udako Olinpiar Jokoetan bertan lehiatzeko asmatutako lasterketa bat izan zen. Zazpi atletek hartu zuten parte, bost herrialde ezberdinetakoak. Atletismoko programako probarik interesgarriena izan zen. Spyridon Louis greziarrak irabazi zuen, greziarrek irabazi zuten atletismoko proba bakarra.

Testuingurua

Maraton hiritik Atenasera lasterketa bat antolatzeko ideia izan zuen Michel Bréalek, Fidipidesen kondairan inspiratuta. Mota honetako lehen maratoi lasterketa Greziako txapelketa nazional bat izan zen, Charilaos Vasilakosek irabazitako olinpiar maratoirako sailkatze proba bezala balio zuena. Maratoiaren luzera, 1896an, 40 km ingurukoa zen. Hogeita bost atleta joan ziren Maratonera lasterketarako, baina hamazazpik baino ez zuten hasi.

Gutxienez emakume bat, Stamata Revithi, lasterketan izena ematen saiatu zen, baina atzera bota zuten. Ofizialki, izen-ematea epez kanpo egin zela argudiatu zuen; estraofizialki, arrazoia sexua izan zen. Hurrengo egunean bakarka egin zuen korrikaldia eta 5 ordu eta erdian amaitu zuen[1].

Korrika egiten saiatu zen Melpolmene izeneko emakume baten aipamenak ere badaude; bigarren emakume bat ote zen eztabaidatzen da, edo Revithiren ezizen bat ote den.

Emaitzak

Pos. Atleta Herrialdea Denbora Oharrak
01 !1. postua, urrezko domina Spyridon Louis  Grezia 2:58:50 OR
02 !2. lekua, zilarrezko domina Charilaos Vasilakos  Grezia 3:06:03
03 !3. postua, brontzezko domina Gyula Kellner  Hungaria 3:06:35
4 Ioannis Vrettos  Grezia Ezezaguna
5 Eleftherios Papasymeon  Grezia Ezezaguna
6 Dimitrios Deligiannis  Grezia Ezezaguna
7 Evangelos Gerakeris  Grezia Ezezaguna
8 Stamatios Masouris  Grezia Ezezaguna
9 Sokratis Lagoudakis  Grezia Ezezaguna
Edwin Flack  Australia DNF (37 km)
Albin Lermusiaux  Frantzia DNF (32 km)
Ioannis Lavrentis  Grezia DNF (24 km)
Georgios Grigoriou  Grezia DNF (24 km)
Arthur Blake  Ameriketako Estatu Batuak DNF (23 km)
Ilias Kafetzis  Grezia DNF (9 km)
Dimitrios Christopoulos  Grezia DNF (? km)
Spyridon Belokas  Grezia 3:06:30 DQ

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Martin, David E.; Gynn, Roger W. H.. (2000). The Olympic Marathon. Human Kinetics ISBN 978-0-88011-969-6. (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q527041
  • Commonscat Multimedia: Athletics at the 1896 Summer Olympics / Q527041

  • Wd Datuak: Q527041
  • Commonscat Multimedia: Athletics at the 1896 Summer Olympics / Q527041
  • i
  • e
  • a
Laburpena
Gizonezkoak
Emakumezkoak
  • i
  • e
  • a