Artequin Museoa
Artequin Museoa | |
---|---|
Fatxada 2017an. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txile |
Eskualdea | Santiagoko metropolitar eskualdea |
Probintzia | Santiago probintzia |
Txileko komuna | Estación Central |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1992 |
Webgunea | http://www.artequin.cl www.artequin.cl |
Artequin Museoa mendebaldeko margolaritzaren lan bereizgarrien erreprodukzioen bidez bisitariek mugimendu artistiko ezberdinen arlorik garrantzitsuenak ezagu ditzaten eta hauen historian sakontzea helburu duen museo interaktibo bat da. 1992an inauguratu zen eta Santiago hiriko Quinta Normal Parkean dagoen Paris Pabilioian instalatua dago.
Bere bilduma XV. mendetik XX. mendea arteko lan unibertsal bereizgarrien argazkizko erreprodukzioez osatua dago.
Eraikina
Museoa Paris Pabilioian dago, 1889an Frantzian eraikitako eraikina, Txile Frantziar Iraultza abiarazi zuen Bastillaren hartzearen mendeurrena ospatu zuen Parisko Erakusketa Unibertsalean ordezkatzeko. Parisko erakusketa unibertsaleren ondoren, desmuntatua eta Valparaisora ontziratua izan zen, jarraian Santiagora bidaltzeko. 1894an Quinta Normalen berregin zen, Meatzaritza eta Metalgintza Erakusketa hartzeko, urte horretan bertan egina. Behin erakusketa hau amaitu ondoren zenbait erakundek erabiltzeko utzi zen. 1968tik 1992 arte Aeronautika eta Espazioaren Museo Nazionalak okupatu zuen.
1986an Txileko Hezkuntza Ministerioak Monumentu Historiko Nazional izendatu zuen eraikina.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Webgune ofiziala
- Datuak: Q9046779
- Multimedia: Museo Artequin / Q9046779