Alime Abdenanova

Alime Abdenanova

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKertx, 1924ko urtarrilaren 4a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaSimferopol, 1944ko apirilaren 5a (20 urte)
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
ikusi
  • Bandera Gorriaren Ordena Bandera Gorriaren Ordena  (1944)
    Errusiar Federazioko Heroia  (2014)
Zerbitzu militarra
Adar militarraArmada Gorria
Graduasoldadu
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran

Alime Seitosmanovna Abdenanova (errusieraz: Алиме́ Сеит-Османовна Абдена́нова; Krimeako tatareraz: Alime Seitosman qızı Abdenanova; Kertx, Sobietar Batasuna, 1924ko urtarrilaren 4 – Simferopol, 1944ko apirilaren 5) sobietar esploratzailea izan zen, krimeako tatariar etniakoa, Bigarren Mundu Gerran Armada Gorrian aritu zena. Alemaniak Krimea okupatu ondoren (1943), Kertx penintsula osoan tropa alemanek eta errumaniarrek zuten posizioari buruzko informazio baliotsua bildu zuen taldearen buru izan zen. eta Bandera Gorriaren Ordenaren saria jaso zuen.

Otsailean alemaniarrek taldea atxilotu ondoren, Abdenanova hilabete baino gehiagoz torturatu zuten, baina ez zien informaziorik eman etsaiei. Hogei urte zituela, 1944ko apirilaren 5ean exekutatu zuten Simferopolen kanpoaldean. 2014ko irailaren 1ean, Errusiako Federazioko presidente Vladimir Putinen dekretuz, Errusiako Federazioko Heroi izendatu zuten. Hamaseigarren emakumea eta Krimeako lehen tatariarra bihurtu zen titulu hori jasotzen[1].

Erreferentziak

  1. «Абденанова Алиме» warheroes.ru (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q18518876
  • Commonscat Multimedia: Alime Abdenanova / Q18518876

  • Wd Datuak: Q18518876
  • Commonscat Multimedia: Alime Abdenanova / Q18518876