Aldo Manuzio

Aldo Manuzio

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBassiano, 1449
Herrialdea Veneziako Errepublika
 Aita Santuen Lurraldea
BizilekuaCasa Manuzio (en) Itzuli
Ferrara
Casa Manuzio (en) Itzuli
HeriotzaVenezia, 1515eko otsailaren 6a (65/66 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Maria Torresano  (1505 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
ikusi
  • Paulus Manutius
    Marco Manuzio
    Antonio Manuzio
    Alda Manuzio
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Ferrara (en) Itzuli
Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
latina
Irakaslea(k)Battista Guarino
Gaspare da Verona
Domizio Calderini
Ikaslea(k)
ikusi
  • Alberto III Pio
    Jacopo Berengario da Carpi
Jarduerak
Jardueraktype designer (en) Itzuli, argitaratzailea, tutorea, tipografoa, inprimatzailea eta editorea
Lantokia(k)Venezia
Enplegatzailea(k)Caterina Pico
Alberto III Pio
InfluentziakGiovanni Pico della Mirandola eta Andrea Torresano (en) Itzuli
KidetzaAccademia Aldina (en) Itzuli

Aldo Manuzio (latinez: Aldus Pius Manutius; italieraz: Aldo Pio Manuzio; c. 1449/1452 – 1515eko otsailaren 6) italiar inprimatzaile eta humanista izan zen, Aldine Inprentaren sortzailea. Bere bizitzaren azken urteak inprentari eskaini zizkion, baita testu bitxiak zabaltzeari ere. Antzinako Greziako eskuizkribuak gordetzeko zuen interesari esker, inprimatzen zituen lanen editore izatera eraman zuen. Aldo Manuziok liburu txiki eta eramangarria sortu zuen, enchiridia izenarekin, gaur egungo poltsikoko liburuaren aurrekaritzat hartzen dena. Puntuazioa estandarizatu zuen, koma eta puntu eta komaren erabilera hobetuz.

Manuziok bere irakurleentzat grezierazko testuak sortu nahi zituen, uste zuelako Aristoteles edo Aristofanes eskaini behar zirela bitartekaririk gabe, hau da, itzulpenik gabe. Manuzio baino lehen, inprimatzaileek oso gutxitan egin zituzten grezierazko liburuak, batez ere oso zaila zelako alfabeto greziarreko tipografiak sortzea. Manuziok bi zutabetan argitaratu zituen liburuak, alderdik alde latinezko eta grezierazko testuekin. Eskuizkribuen itxura emateko, gaur egun letra etzan moduan izendatzen duguna asmatu zuen. Aldine Inprentaren arrakasta nabarmena zenez, bere berrikuntzak laster hedatu ziren Italia osoan zehar. Lehenengo aldiz ere koska erabili zuen paragrafoak markatzeko.

Bere arrakastas hain zen handia, ezen Erasmok bertan inprimatu zuen Iphigenia in Aulis liburuaren itzulpena.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q213220
  • Commonscat Multimedia: Aldus Manutius / Q213220

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 96325760
  • ISNI: 0000000121444450
  • BNE: XX1021011
  • BNF: 131639304 (data)
  • CANTIC: a19624840
  • GND: 118577387
  • LCCN: n79117173
  • NDL: 001165175
  • NKC: jn20000720161
  • NLA: 35601632
  • SNAC: w6zk72bb
  • SUDOC: 02730762X
  • ULAN: 500088706
  • BIBSYS: 13013456
  • UB: a1398289
  • ICCU: BVEV021775
  • Open Library: OL4430617A
  • RKD: 309628
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Ondare historikoa
  • FMIS: LSH/agents/65425
  • Wd Datuak: Q213220
  • Commonscat Multimedia: Aldus Manutius / Q213220