A Day Without Rain
A Day Without Rain | |
---|---|
Enyaren albuma | |
Egilea(k) | Enya |
Argitaratze-data | 2000 |
Izenburua | A Day Without Rain |
Ekoizpen lekua | Erresuma Batua |
Banatze bidea | disko konpaktu eta musika-streaming |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | New Age musika eta musika zelta |
Hizkuntza | ingelesa |
| |
Diskoetxea | Warner Music Group |
Zatiak | 12 musika pista |
Deskribapena | |
Honen parte da | Enya's albums in chronological order (en) |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Nicky Ryan (en) [[Kategoria:Nicky Ryan (en) ekoitzitako musika]] |
Historia | |
Jasotako sariak | Grammy Award for Best New Age Album (en) |
A Day Without Rain (euskaraz: «Euririk gabeko eguna») Enya irlandar abeslariaren laugarren albuma eta, ziur aski, ezagunena da. 2000. urtean plazaratuta, hari esker 2002an Grammy Sari bat lortu zuen, New Age musikaren album onenarena, alegia. Artistaren lan salduena izan da.
Ezaugarriak
Lanaren gaia artistaren lau urtaroen inguruko ikuspegia da. Diskoak arrakasta handia izan zuen, nahiz eta bere iraupena handiegia ez izan: 37:30. Diskoaren abesti ospetsuena "Only Time" da zalantzarik gabe.[1] Ospe hori neurri handi batean 2001eko irailaren 11ko atentatuen ondoren albistegietan eta erreportaietan asko erabili izan baitzen. Albumak beste kritikak izan zituen ere Kanadako, Mexikoko eta Japoniako bertsioetan abesti gehiago bildu zirelako.
Nicky Ryanek ekoizpena eraman zuen eta letrak Roma Ryan egilearenak dira, "Deora Ar Mo Chroí" izan ezik. Abesti guztien musika Enyarena berarena da. Aurreko diskoetatik aldenduta, Enyak korden atal bat sartu zuen diskoan. Lanak Urrezko eta Platinozko disko ugari jaso zituen mundu osoan.
Abestiak
- «A Day Without Rain» - 2:38
- «Wild Child» - 3:47
- «Only Time» - 3:38
- «Tempus Vernum» - 2:24
- «Deora Ar Mo Chroi» - 2:48
- «Flora's Secret» - 4:07
- «Fallen Embers» - 2:31
- «Silver Inches» - 1:37
- «Pilgrim» - 3:12
- «One By One» - 3:56
- «The First of Autumn»[2] - 3:10
- «Lazy Days» - 3:42
- «Isobella»[3] - 4:29
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q436509