AGUR SA
AGUR S.A. uraren, eraikuntzaren eta ingurugiroaren alorrean diharduen Lapurdiko familia-enpresa pribatu bat da, Etchart Taldeko kide[1]. 1992an sortu zen Irisarrin[2] , eta Iparraldeko hainbat herrietako ur-hornikuntzaz zein uraren saneamenduaz eta eskuratzeaz arduratzen da. 1300 langile ditu eta Ur-Hornitzaile Independenteen Federazioko partaide da[3].
Entrepresaren kapitala Etchart familiaren eskuetan da ehuneko ehun, ez baitute finantza-merkatuan inbestimendurik egiten[1]. Euskal Herrian sortu bazen ere, Akitania Berrian zehar lan egiten du eta hainbat bulego ditu Euskal Herritik kanpo. Euskal Herrian hiru bulego ditu: Hendaian, Baionan eta Irisarrin.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q85966798