62ko Ponpeiako lurrikara
62ko Ponpeiako lurrikara | |
---|---|
Mota | lurrikara |
Data | 62 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Magnitudea Richter eskalan | 5,2 6,1 |
Mercalli intentsitate eskala | Mercalli scale IX (en) Mercalli scale X (en) |
Sakonera bertikal | 6 km |
62ko Ponpeiako lurrikara, 62ko otsailaren 5ean gertatu zen lurrikara bat izan zen, epizentroa Vesubio mendiaren inguruan izan zuelarik, zehazkiago Estabia hirian. 5 eta 6ko magnitude estimatua izan zuen, eta XI. edo X.eko gehienezko intentsitatea Mercalliren intentsitate eskalan. Ponpeia eta Herculano hiriak oso kaltetuak izan ziren. Lurrikara Vesubio mendiaren 79ko erupzioaren aurrekari bat izan zitekeen, bi herriak suntsitu zituena. Seneka filosofo eta antzerkigileak gertakariari buruzko kronika bat idatzi zuen bere Naturales quaestiones liburuaren seigarren liburukian, De Terrae Motu (lurrikarei buruzkoa) izenburupean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q3718708