2016ko Italia erdialdeko lurrikara
2016ko Italia erdialdeko lurrikara | ||
---|---|---|
Mota | lurrikara | |
Honen parte da | 2016–2017 Central Italy earthquakes (en) | |
Data | 2016ko abuztuaren 24a | |
Herrialdea | Italia | |
Lurrikararen momentu sismikoa | 6 6,2 | |
Magnitudea Richter eskalan | 6,2 | |
Pertsona hilak | 299 (2016ko azaroaren 15a) | |
Pertsona zaurituak | 388 (2016ko abuztuaren 27a) | |
Kaltetuak | Sant'Agostino Church (en) Karakalaren Termak | |
Kalteen kostua | 4.000 M€ | |
2016ko Italia erdialdeko lurrikara 2016ko abuztuaren 24an, goizeko 3:36tan (01:36 GMT) Norciatik gertu izandako lurrikara bat izan zen. Perugiatik 75 kilometrora hego-ekialdean eta L'Aquilatik 45 kilometrora iparraldean izan zuen epizentroa, Umbria, Lazio eta Markak elkartzen diren puntutik gertu. USGSk hasieran 6.2 kilometroko sakoneran eman zela esan zuen, 6.4ko magnitudearekin. Beranduago 6.2ra jaitsi zen, eta Europar-Mediterranear Zentro Sismologikoak 6.1 zela esan zuen.
Amatrice herrian kalte larriak gertatu ziren, epizentrotik gertu. Hainbat erreplika egon ziren, Erroma, Napoles eta Florentzian nabaritu zirenak. 247 pertsona hil ziren eta hainbat desagertu.
Eskualdea oso aktiboa da sismologikoki eta lurrikara garrantzitsu bat izan zen gertu, 2009an, L'Aquilan 300 pertsona hil eta 65.000 etxerik gabe utzi zituena.
Kanpo estekak
- Datuak: Q26689701
- Multimedia: 2016 Central Italy earthquake / Q26689701