1989ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
1989ko Bertsolari Txapelketa Nagusia | |
---|---|
Mota | Bertsolari Txapelketa Nagusia |
Denbora-tarte | 1989ko azaroaren 1a - 1989ko abenduaren 17a |
← 1986 1993 → | |
Antolatzailea | Euskal Herriko Bertsozale Elkartea |
Partehartzaile kopuru | 36 |
Parte-hartzaileak | Mixel Aire Ireneo Ajuria Ernest Alkhat Juan Mari Areitio Joxe Fermin Argiñarena Manolo Arozena Josu Arriola Jexux Arzallus Jose Luis Basterretxea Andoni Egaña Juan Jose Eizmendi Jose Ramon Elortza Moises Enbeita Xabier Euzkitze Txomin Ezponda Jose Luis Gorrotxategi Euxebio Igartzabal Jexux Iribar Joxe Mari Izeta Anjel Larrañaga Gregorio Romero de Larrañaga Imanol Lazkano Jose Mari Lertxundi Sebastian Lizaso Aritz Lopategi Jean Pier Mendiburu Mikel Mendizabal Jose Luis Mugarza Joxe Mari Mujika Iñaki Murua Juan Mari Narbaiza Luis Otamendi Jokin Sorozabal Jon Sarasua Millan Telleria Nikolas Zendoia |
Irabazlea | |
1989ko Bertsolari Txapelketa Nagusia azaroaren 1 eta abenduaren 17 bitartean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren X. edizioa izan zen, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolaturiko bigarrena, eta bertan, Euskal Herriko 36 bertsolarik hartu zuten parte. Txapelketak guztira 7 saio izan zituen, bakoitzean goiz eta arratsaldeko ekitaldiak izan ziren, horien artean 3 final-laurden, 3 finalaurreko eta finala. Finala abenduaren 17an jokatu zen Donostiako Belodromoan eta Jon Lopategik irabazi zuen.
Parte-hartzaileak
Guztira 36 bertsolarik eta 9 epailek hartu zuten parte.
Bertsolariak
|
|
Epaileak
- Abel Muniategi
- Antton Mari Aldekoa-Otalora
- Iñaki Sarriugarte
- Jesus Mari Etxezarreta "Izazpi"
- Joxerra Garzia
- Mixel Itzaina
- Rufino Iraola
- Trino Azkoitia
Saioak
- Kanporaketak: Hernani, Hendaia eta Laudion izan ziren, bakoitzean goizeko eta arratsaldeko saioa izan zen.
- Finalaurrekoak: Lesaka, Azpeitia eta Gernika-Lumon izan ziren, bakoitzean goizeko eta arratsaldeko saioa izan zen.
Finala
Finala Donostiako Belodromoan jokatu zen. Zazpi bertsolari sailkatu ziren eta hauei 1986ko txapelduna zen Sebastian Lizaso gehitu zitzaien. Goizeko saioa 11:30-tan hasi zen eta arratsaldekoa 17:00-tan. Honako hau izan zen azken sailkapena:
Postua | Bertsolaria | Puntuazioa |
---|---|---|
Txapelduna | Jon Lopategi | 1886,50 |
2 | Sebastian Lizaso | 1845,00 |
3 | Xabier Euzkitze | 1851,00 |
4 | Andoni Egaña | 1813,50 |
5 | Jon Enbeita | 1798,00 |
6 | Mikel Mendizabal | 1779,00 |
7 | Imanol Lazkano | 1716,00 |
8 | Iñaki Murua | 1664,50 |
Kanpo estekak
- Bertsolaritzaren Datu Basea
- Datuak: Q20492851
Bertsolari Txapelketa Nagusiak | ||
---|---|---|
1935 • 1936 • 1960 • 1962 • 1965 • 1967 • 1980 • 1982 • 1986 • 1989 • 1993 • 1997 • 2001 • 2005 • 2009 • 2013 • 2017 • 2022 |